Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartikerrek giza ehun bioartifizialak sortzeko gai den 3D inprimaketako gailua garatuko du
CardioPrint joan den urtarrilean jarri zen abian Iruñean egin zen aurkezpenarekin. Proiektu berri hau Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) lideratzen du eta 5 bazkidek parte hartzen dute, Leartikerrez gain: Universidad de Zaragoza (UNIZAR), Instituto de Bioingeniería de Cataluña (IBEC), Asociación CIC nanoGUNE, Nadetech Innovations eta Fundación para la Investigación Biomédica Hospital Gregorio Marañón (FIBHGM). CardioPrint proiektua Europar Batasuna-NextGenerationEU-k finantzatzen du, Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEI) bidez.
Kardiopatia iskemikoa da heriotza-kausa nagusia Europar Batasunean, eta, horregatik, ahalegin handia egiten da gaixotasun horrentzako konponbideak bilatzeko. Medikuntza birsortzaileak, terapia zelularrak eta bihotz-ehunaren ingeniaritzak (cTE) arrakastarik gabeko emaitzak eman dituzte tamaina handiko animalia-ereduetan edo giza eskalan, eta hortik sortu da honelako proiektu bat sortzeko beharra.
CardioPrint proiektuak 3D inprimaketaren, biomaterialen eta zelula amen azken berrikuntzen garapena uztartzen ditu. Bere helburu nagusia biofabrikazioaren alorrean aurrera egitea da, giza eskalan bihotzeko ehun terapeutikoak sortzeko gai den fabrikazio gehigarriko teknologia multifuntzional berri bat garatuz.
Ehun horiek sortzeko, Leartikerrek modelatu konputazionalaren bidez inprimatuko diren hidrogel kardio-mimetikoak garatuko ditu, inprimatu beharreko egitura diseinatzeko helburuarekin.
Zentro teknologikoak bioerreaktore baten (BioHeart) diseinuan eta garapenean ere lan egingo du. Bertan, bihotzeko ehunak onduko dira txerri-bihotzera transplantatu aurretik.
Leartiker eta Osasuna espezializazioa
Leartikerreko Polimeroen Teknologiaren OSASUNA espezializazioan material polimeriko biobateragarri berriak garatzen dituzte gailu medikoetan erabiltzeko. CardioPrint proiektuaz gain, osasun alorreko ikerlariek Europako beste bi proiektutan murgilduta dago, ehunen ingeniaritza eta fabrikazio gehigarriko teknologiak ere uztartzen dituenak: Cardiopatch eta LGMed.
Cardiopatch miokardio-infartuen tratamendu berriak bilatzen
Cardiopatch proiektuak miokardio-infartuaren tratamendurako bide berriak ireki eta pazienteen bizi-kalitatea hobetuko duten irtenbideak eman nahi ditu.
Nafarroako Unibertsitatea Klinikak gidatzen du eta bederatzi erakundek parte hartzen dute, kardiologian, terapia zelularrean, nanoteknologian, 3D inprimaketan, bioingeniaritzan eta transferentzia teknologikoan espezializatuta daudenak.
Beraien lana adabaki "adimentsu" bat garatzea da, bihotzekoak kaltetutako ehunak birsortzeko gaitasuna izango duena. Gainera, Leartikerreko lantaldeak beste bi produktu mediko garatzen dihardu: 3D gailu bilgarri bat, pazienteari adabakia egungo terapiek baino modu ez hain inbaditzailean ezartzen laguntzeko eta bere ekoizpena orokortzeko eta garraioa errazteko 3D sistema bat.
LGMed polimeroak osasun eremurantz dibertsifikatzen
LGMed mugaz bestaldeko europar lankidetza proiektua da eta bere helburu nagusia Aquitania-Euskadi-Navarra herrialdeko polimeroen enpresen dibertsifikazioa osasun eremurantz hobetzea da, medikuntzako gailuen 4 prototiporen garapena sustatuz.
Gailu horiek osasun-sektorearen benetako premia bati erantzungo diote, eta proiektura atxikitako enpresek etorkizunean merkaturatu ahal izango dituzte, ikerketaren emaitzak merkatura iritsi ahal izateko.