Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Leartikerrek Gaztaberri proiektuan parte hartu du

GAZTABERRI proiektua irailaren bukaeran aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Aurkezpeneko zuzendariak izan ziren Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordeak; eta HAZIko Asier Arrese eta Josu Garaialde.
Gaztaberri proiektuaren bitartez, esneki sektoreko ekoizleei Eusko Labeldun ziurtagiria duten ardi eta behi esnearekin egindako gazta berritzaile gama bat ekoizteko aukera ematea zaie.
Esnekien sektoreko hainbat eragilek hartu zuten parte aurkezpen honetan, eta esneki ekoizleen iritziz dibertsifikatzeko eta merkatuan era diferentziatu eta konpetitiboan aritzeko aukera ona izan daiteke proiektu hau. Leartikerrek ere hartu du parte proiektu honen definizioan eta identifikatu diren Labeldun esnearekin egindako gazta desberdinen ezaugarri zein ekoizpen prozesuaren zehaztapenak garatzen lagundu du.