Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartikerrek Circular Seas europar proiektu berria aurkeztu du
Leartikerrek europar proiektu berri bat jarri du abian. Zentro teknologikoak berak zuzenduko du, eta beste europar erakunde batzuekin elkarlanean arituko da. Circular Seas1 lau urteko iraupena duen proiektu bat da, eta itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea du helburu: gaur egungo diagnosi- lana burutu, hondakin horien batze aukerak definitu, balorizaziorako teknologia desberdinen azterketa egin eta itsasoarekin erlazioa duten produktu berritzaileak sortu, 3D printing teknologiaren bitartez.
Proiektuak lau urteko iraupena du eta helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilera erraztuko duen estrategiak definitzea da.
INTERREG ATLANTIC AREA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektu honetan, Leartikerrekin batera beste hainbat bazkidek parte hartzen du: Azaro Fundazioa, Université de la Rochelle, Universidad de Vigo, University of Plymouth, Cork Institute of Technology, Instituto Politécnico de Leiria, Communauté d'Agglomération de La Rochelle, Ondarroko OPPAO eta Eskola Nautikoa. Halere, proiektuan bazkide interesatuak bezala hauek egongo dira: HAZI Fundazioa eta Syndicate Mixte Port de Pêche La Rochelle Chef de Baie. Horiek, europar ekimen honetan egingo diren bileretan eta ekintza batzuetan parte hartuko dute.
Hain zuzen ere, maiatzaren 29 eta 30ean, proiektuaren bazkide guztiak Leartikerren bildu dira, proiektuaren lehenbiziko bilera egiteko. Bertan, hurrengo hilabeteetarako lan-kronograma landu dute, eta CIRCULAR SEAS proiektuari hasiera ofiziala eman diote.
Fabrikazio Gehigarria eta 3D printing
3D printing teknologia fabrikazio gehigarriaren teknologian datza. Hainbat fabrikazio gehigarri-teknologia daude, baina, gehienetan, material jakin bat era kontrolatu batean geruzaz-geruza jarri eta objektu bati itxura ematen dioten prozesuak dira. Teknika horrekin neurrira egindako forma geometrikoak sortu ahal dira, eta askotan beste teknologia batzuekin sortu ezin diren geometriak. Gero eta sektore gehiago daude teknologia horietan interesatuak, hainbat abantaila baitituzte: bitarteko fabrikazio-prozesuen murrizketa, diseinu-askatasuna, materialaren probetxua, produktuen ekoizpena, behar diren tokietara mugatzeko aukerarekin (jasangarritasuna).
Eremu horretan, osasun-sektoreak, aeroespazialak eta kontsumo-ondasunarenak egingo dituzte aurrerapen handienak. Baina badaude beste batzuk ere haren onurak aprobetxatzen ari direnak; esaterako, automobilgintza, robotika edo diseinua. Nazioarteko aipamena duen, Wohlers Associate2 enpresako, ikerketa batek adierazten du fabrikazio gehigarriaren negozioak %21eko hazkunde nabarmena izan zuela pasa den urtean (2018), eta negozioa 6.300 milio euro baino gehiagotan ezarri zela. Hala ere, negozioa 16.000 milioi eurora iritsiko dela aurreikusten da, 2021 urtean.
Fabrikazio Gehigarria Leartikerren lau espezialitateetako bat
Leartiker zentro teknologikoak polimeroen eta elikagaien eremuan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du. Polimeroetan, hain zuzen ere, beraien lan-espezialitateetako bat fabrikazio gehigarrirako materialen diseinua eta garapena da. Leartikerrek fabrikazio gehigarrirako materialen diseinu eta garapenaren ziklo osoa eskaintzen du, formulazioaren garapenetik industrializatzeraino, balioztatze eta entsegu metodoetatik pasatuta. Lan-eremu nagusiena FFF/FDM eta silikonen inprimatzeari dagokiona da. Gehienbat, hainbat materialekin egindako FDM harizpiak sortzen ditu, osasuna eta aeronautika bezalako sektoreentzat.
Egun, Leartiker hamar proiektutan murgilduta dabil. Horietan, 3D printing edo fabrikazio gehigarria teknologiarekin ari da lanean.