Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Leartikerrek antolatu duen Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan 30 proiektu aurkeztu dira
Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak antolatu duen Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren hirugarren edizioa pasa den astean ospatu zen. Materialen arloko ia 100 profesionalek parte hartu zuten eta euskara hutsean ospatu den kongresu honen balantzea egin du Batzorde Zientifikoak. Orain dela bi urte ospatu zen edizioan baino maila zientifiko eta euskara maila (idatzikoa zein ahozkoa) askoz altuagoa izan dela nabarmendu dute. “Nahiz eta euskaraz egiten den kongresua izan, kalitate aldetik mota honetako beste kongresuetan egon daitekeen adinako maila dagoela erakutsi dute parte hartzaileek” adierazi dute.
Kongresuari hasiera eman zion Jose Javier Egurrola, Leartikerreko Polimeroen Teknologiako zuzendariak adierazi zuenez guztira 70 ekarpen bildu dira kongresuan (30 ahozko aurkezpenak izan dira eta beste 40 poster aurkezpenak), baina Egurrolak bereziki nabarmendu zuena elkarlana izan zen “azpimarratzekoa da elkarlanean egin diren lanak, batez ere, elkarlanak egunotan duen indarra kontutan hartzen badugu. Zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresak eta atzerriko zentro ezberdinak elkarren artean proiektu eta lan ezberdinak aurkeztu dituzte kongresura”.
Saridunak: Jon Ajuria (eskuinean) eta Naia Gasteluren ordez etorri zen bere lankidea, Cristina Uriarte sailburuarekin eta Leartikerreko Rikardo Hernandezekin.
Bi egun hauetan materialekin zerikusia duten gai asko jorratu dira, horien artean, nanomaterialen simulazioak materialen diseinuan eta garapenean izan dezakeen eragina. Baina, batez ere, material ezberdinen inguruan hitz egin da egunotan Markina-Xemeinen: energia pilatzeko materialak, etorkizuneko nanotxipen garapenerako teknologiak (spin hall efektua), medikuntzan etorkizunean erabiliko diren minbizia tratatzeko nanopartikulak, terapia genikoak, aurre-detekziorako teknologia berriak…; eta automozioa edo erabilera arruntetarako material polimerikoak, metalikoak, zeramikoak eta honen prozesaketa aurreratua.
Itxiera ekitaldia Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak egin zuen, eta bera izan zen gainera, ahozko aurkezpen eta poster onenari sariak banatu zituena. Kongresuko Batzorde Zientifikoaren erabakiz, ahozko aurkezpen onena CICenergiGUNEko Jon Ajuriarentzako izan zen “Birziklatutako oliba hezur kiskaliz fabrikatutako superkondentsadore hibridoak” ekarpenarekin, eta gainera, irailean argitaratuko den Elhuyar aldizkarian artikulu bat idazteko aukera izango du Ajuriak. Poster ekarpen onenaren saria berriz EHUko Naia Gastelurentzako izan zen “Karbono-zuntzaren birziklapena konposite-hondakinetatik: prozesuko kostuen aurreztea” lanarekin.