Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Leartiker Zentro Teknologikoaren lana txalotu dute erakundeetako ordezkariek
Markina-Xemeinen kokatutako Leartikerrek aparteko hazkundea izan du azken 5 urteetan, eta horren adierazgarri da lortu berri duen Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren akreditazioa. Izendapen honi esker, Euskadiko I+G+b arloan erreferentziazko zentro bat izatera heldu da. Leartikerrek teknologia eta berrikuntza enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa erabiltzea sustatzen du, ezagutza multiteknologikoa sortu eta garatuz.
Euskadin ezarritako lehentasunekin bat datozen ikerketa-eremuetara egindako transferentzia teknologikoaren indize altuari esker nabarmentzen da Zentro Teknologikoa.
Bisita instituzionala
Lortu berri duen izendapena aitortzeko, erakundeetako ordezkarien bisita jaso zuen atzo zentroak. Eusko Jaurlaritzatik, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea izan ziren. Bizkaiko Foru Aldunditik, Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru Diputatua eta Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaria. Horrez gain, bertan izan zen Ricardo Bueno, Basque Research and Technology -BRTA – Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren zuzendari nagusia eta Iosu Ogiza, Leartikerreko Lehendakaria ere.
MONDRAGON Taldea bere lehendakariak ordezkatu zuen, Iñigo Ucinek eta Amaia Egia, Leartikerrekozuzendari nagusiak aurkezpenak eta gidaritza lanak egin zituen, besteak beste.
Leartiker polimeroen teknologia eta elikagaien teknologia
Zentroa espezializatuta dagoen bi teknologiei esker nabarmentzen da: Polimeroak eta Elikagaiak.
Polimeroen Teknologiaren esparruan, eta material polimerikoetan oinarritutako fabrikazioara bideratutako diseinuaren kontzeptuan zentratuta, Leartikerrek material ezberdinen garapenetik hasi eta fabrikazio-prozesuetara arteko eremua jorratzen du, materialen eta produktuen karakterizaziotik igaroz eta hauen digitalizaziora arte, simulazio-teknika aurreratuen bidez egiten dena.
Bi espezializazio handi ditu:
- GARRAIO JASANGARRIA: Egitura polimeriko fidagarri, arin eta isilen garapen integrala (ZTBP 2030 "Industria adimenduna" lehentasun estrategikoa).
- OSASUNA: Gailu medikoen garapena eta ehunen ingeniaritza eta diagnostiko azkarra bezalako terapia aurreratuetarako material polimerikoen ikerketa (lehentasun estrategikoa: "Osasun pertsonalizatua" ZTBP 2030).
Elikagaien Teknologiaren esparruan, "Elikadura osasungarria" lehentasunaren barruan, Leartikerrek berrikuntzaren aldeko apustua egiten du nekazaritzako elikagaien industrien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko estrategia nagusi gisa, kultura berritzailea enpresen estrategian txertatuz eta nekazaritzako elikagaiak balioan jartzeko proiektuak dinamizatuz, prozesuak transferentzia teknologikoaren bidez dibertsifikatuz eta egokituz.
- PREST, landare- eta haragi-jatorriko lehengaiekin egindako balio erantsiko produktu berrien garapena bultzatzera bideratutako espezializazioa da. Tokiko enpresa eta ekoizleekin lankidetzan elikagai bereizi osasungarri eta jasangarri berriak lortzen dira, enpresei lehiakortasuna hobetzen lagunduko dietenak, egungo merkatuan kokapen bereizia lortuz.
- 2021eko otsailetik LEARTIKER ESNEKI ZENTROA bihurtuta, gehienbat esneki ekoizle artisau txikiekin lankidetzan aritzen da. Aholkularitza zerbitzua ematen die egiten dituzten esnekien prozesuak eta kalitatea hobetzeko, bai eta berrikuntza- eta dibertsifikazio-proiektuak hobetzeko ere, lehiakorragoak izan daitezen. Esneki Zentroak sektoreko erreferente izatea du helburu.
Ikerketa bikaintasuna eta nazioarteko proiekzioa
Zentro Teknologikoak 50 pertsonako lan-taldea du, eta horien artean Leartikerren ikerketa- bikaintasuna sustatzen duten 9 doktore eta 2 doktoregai daude.
50 ikerketa-proiektu baino gehiagotan murgilduta dago lan-taldea, eta nabarmentzekoa da azken urteotan Zentro Teknologikoak izan duen hazkundea nazioarteko proiektuen kopuruan eta nazioarteko negozio-bolumenean, gaur egun %20tik gorakoa delarik.
Leartikerrek 200 enpresa baino gehiagori eskaintzen dizkio bere zerbitzuak, eta 3M€-tik gorako negozio-bolumena du. 2015ean eratu zenetik, Leartikerrek urteko %7ko batez besteko hazkundea izan du.