Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartiker Zentro Teknologikoa BRTAko kide bihurtu da
Markina-Xemeinen kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoa Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide berria bihurtu da. 17 eragile zientifiko-teknologiko biltzen dituen lankidetza-egitura honek Euskadiko ikerkuntza-potentziaren erreferente izan nahi du Europan.
Joan den maiatzean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) eskutik lortutako Foku Anitzeko Zentro Teknologiko izendapenari esker, Leartiker Euskadiko I+G+b esparruan erreferentziazko zentro bat izatera heldu da, eta BRTA aliantzan sartzearekin urrats bat harago doa, zentro teknologikoak azken urteetan izan duen aparteko hazkundearen adierazgarri da.
Leartikerren atxikimendu-hitzarmenaren ekitaldi ofiziala atzo goizean gauzatu zen Mendaron (Gipuzkoa) dagoen BRTAren egoitzan.
"Leartiker, batetik, garatzen dituen proiektuen transferentzia teknologikoaren indize altuagatik nabarmentzen da eta hau gure inguruko enpresei eskaintzen dien hurbiltasunari esker da, eta bestetik, bere nazioartekotze-maila handia ere nabarmentzekoa da. Leartiker BRTAn sartzea gure Aliantzaren dibertsifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko albiste bikaina da, eta euskal enpresen lehiakortasuna handitzeko, haien osagai berritzailea bultzatzeko eta Europar Batasuneko berrikuntza handiko lurraldeetako bat gisa Euskadiren papera indartzeko egiten dugun lanari modu erabakigarrian laguntzen dio", ziurtatu du Buenok.
Bestalde, Amaia Egia Leartikerreko zuzendariak adierazi duenez, "BRTArekin bat egiteak baieztatu egiten du Leartikerrek garapen teknologikoaren alde egindako apustua, euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa. Eta hori lortzeko ezinbestekoa da, gurea bezalako prestakuntza eta espezializazio handiko giza-talde baten konpromisoa, tokiko lankidetzan zentratua dagoena, baina betiere nazioarteko esparrura bideratutako begirada globalarekin". BRTAko kide berriko zuzendari nagusiak aukera hau aprobetxatu nahi izan du lan-taldeari eta instituzioei eskerrak emateko.
“Ibilbide oparoa izan dugu, eta honaino iristeko bidelagun izan ditugun enpresa eta instituzioak azpimarratu nahiko nituzke, eta nola ez, gure lan-taldearen konpromisoa. Lan taldea, enpresa eta instituzioen, batez ere Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, babesari esker gaude gaur hemen”.
Ekitaldi bukaeran, Arantxa Tapia sailburuak hartu du hitza, “Leartikerreko giza talde osoak egindako ahalegina azpimarratu nahi dut; lantalde oso kualifikatua eta motibatua dute eta hau guztia posible egin dute. Garrantzizkoa da ere Bizkaian nola dagoen sustraitua, Lea Artibaiko eskualdean, eta bertako enpresa Ertain eta Txikiei eskaintzen dien hurbiltasuna eta zerbitzu-bokazioa, prestakuntza-zentro gisa duten jatorriari leialak izanez. Bere jatorrizko garapenak, polimeroak eta elikagaiak, egun BRTAn dugunaren osagarriak dira guztiz”. Leartiker gehituta, BRTAk muskulu gehiago lortu duela esanez bukatu du bere aurkezpena Sailburuak.
Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta SPRI Taldearen bitartez euskal administrazio publikoak emandako bultzadari esker 2019an sortu zenetik, Leartiker da Basque Research Technology Alliance-n (BRTA) sartu den lehen eragilea.