Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Leartiker nazioarteko FAKUMA azokan izan da garapen berriak aurkezten
José Javier Egurrola, Leartiker Polymer R&D-ko zuzendariak azpimarratu du mota honetako ekitaldietan parte hartzearen garrantzia, izan ere material berrien azterketetan, diseinuan eta prototipoen garapenean interesatuta dauden nazioarteko enpresa askorekin harremanetan jartzeko aukera paregabea izan da.
Azoka honetan parte hartzea, plan estrategikoaren baitan nazioartekotzearen estrategian jasota dago, Europan zentroak duen presentzia handitzeko helburuarekin.
Ohiko zerbitzuak aurkeztu ditu: material eta produktuen diseinua, prozesuen karakterizazioa, ... eta horretaz gain, 3D inprimatzeko Tumaker enpresarekin duen lankidetza ere azpimarratu du, material espezifikoak garatu baitituzte 3D inprimagailuetarako.
Azoka 12 aretok osatu dute eta 1700 erakusketari baino gehiago izan dira, gehienak lehengaietara eta eraldaketa prozesuetara bideratuta. Bisitarien artean, Italiako eta Suitzako publikoa izan arren gehiengo handiena alemaniarra da. Era berean, nabarmentzekoa da, Errusiako enpresen interesa prozesuen eta materialen garapenean.
Plastikoaren industrian 30 urte baino gehiago duen nazioarteko Fakuma azoka, plastikoak prozesatzera bideratzen diren enpresentzat funtsezko zita bihurtu da.
FAKUMA azokak 23. edizio honetan, plastikoen industriaren etorkizuneko erronkak hartu ditu, hainbat gairen azterketarekin esaterako: medikuntzako ingeniaritzara plastikoen aplikazioa, baliabideen kontserbazioaren garrantzia, eraikuntza arina, eta energia eraginkortasuna.