Leartiker Meat Attraction eta Fruit Attraction 2019 azoketan izan da

Card image cap
2019/12/30

Leartikerreko ikertzaileak haragi eta fruta zein barazki sektoreetako azken joerak ezagutzeko asmoarekin, irailean eta urrian Madrilen ospatutako MEAT ATTRACTION eta FRUIT ATTRACTION nazioarteko azoketan egon ziren.

Meat Attraction azokako INNOVATION HUB gunean haragi produktu berritzaileak ikusteko aukera izan zuten; adibidez, haragi snack osasuntsuak. Ontziratzean plastikoaren ordez kartoia daramaten azpilen proposamenak ere behatu zituzten.

Fruit Attraction azokan (fruta eta barazkien azoka), aldiz, ahuakatearekin egindako hainbat produktu ezagutu zituzten: ahuakate salmorejoa, besteak beste. Baita Aloe Vera-rekin egindako zukuak ere. Gainera, “Dipping” produktuak eta momentuan kontsumitzeko (fresh cut) fruta eta barazki formatu desberdinak izan ziren nagusi bertan.

Ekoizpen teknologiei dagokienez, zukuak egiteko “cold press” teknologia eta fruta nahiz barazkiak kontserbatzeko presio hidrostatiko altuko teknologia (HPP) izan ziren deigarrienak.

Irakaskuntza teknikoa

Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.