Leartiker markaren irudi berria aurkeztu dute

15 urte igaro dira Leartiker marka sortu zutenetik. Ordutik hona, eskualdeko zentro teknologikoan hainbat proiektu teknologiko garatu dituzte. Markaren irudi berria eta www.leartiker.com webgunearen aurkezpena egin dute.
Card image cap
2013/04/10

Irudia berria, hexagono forma geometrikoez osatuta dago, izan ere, sei aldeko forma hau elementu kimiko askoren oinarrian aurkitzen da. Marka berriaren diseinuan tipografia ulerterraza eta gertukoa zein Lea Artibai Ikastetxearen koloreak (urdina
eta horia) erabili dira.

Markinatik Europara
Egun, hogeitamar profesional baino gehiago lanean ari dira Leartiker-en. Polimeroen zein elikagaien teknologien ikerkuntzan edota proiektu berritzaileen garapenean adituak. Horrez gain, Markinako zentroan, enpresei merkatu berrietan
modu lehiakorrean kokatzen laguntzen die bete beharreko pausuak elkarrekin eginez.
Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Austria, Portugal eta Norvegiako ikerlariekin elkarlanean ari dira gaur egun eta Europa osoko ehun enpresei zerbitzuak eskaintzen dizkiete.

Leartiker Health unit: etorkizuneko erronka
Plan estrategiko berrian osasun sektorearen alde apustu argia egin du Leartiker zentro teknologikoak. 2016. urterako ikerketaren %20a izan dadila jarri dute helburu bezala. Hori lortzeko, elkarlan sare berriak osatuko dituzte.
Biomedikuntza sektorearen aldeko apustu honen xede nagusia negozio bide berriak zabaltzean datza. Adibide gisa, Healthy Food izeneko produktu osasuntsuak garatzen eta medikuntza-gailuak egiteko material polimeriko berriak aztertzen ari dira.

Irakaskuntza teknikoa