Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Leartiker Fakuma eta Equiplast azoketan izan da
Leartiker Zentro Teknologikoa alemaniako Freidrichshafen hirian ospatu den Fakuma Plastiko Prozesamenduaren Nazioarteko azokan izan da urriaren 17tik 21era bitartean. Fakuma plastikoaren prozesamendu industrialari buruzko mundu mailako azoka garrantzitsuenetarikoa da, eta urtero ospatzen da Alemanian. Azokak bere 25. urteurrena ospatzen duen 2017ko edizio honetan, 37 herrialde ezberdinetako 1.800 erakusle baino gehiago bildu ditu, eta sektoreko 40.000 bisitari profesional baino gehiago pasatu dira bertatik.
Leartikerrek azoka honetan parte hartzen duen hirugarren aldia da, eta aurreko urteetan bezala, nazioarteko bezero eta lankideekin harremanak ezarri eta sakontzeko baliatuko du aukera.
Leartikerrek stand propioa izan du azokan, eta polimeroen alorrean dituen espezializazio teknologikoak eta hauetan lortutako aurrerapenak izan ditu bertan erakusgai. Esaterako, bezero ezberdinentzako 3D inpresioarako sortutako material garapenak, bioplastikoak baliatuz automobilgintzaren alorrean erabilgarriak diren formulazio termoplastiko berriak, automobilgintzak edo aeronautikak pisua murrizteko daukaten beharrari erantzuna emateko sortutako lighweight produktuak, edo kautxuetan neke joera aurreikusteko erabiltzen duen karakterizazio, simulazio eta diseinu metodologia. Halaber, Leartikerrek bi proiektu europarretan egiten duen lana ere izan zuen azokan erakusgai: automozioaren eta aeronautikaren arteko transferentzia teknologikoa helburu duen AEROCAR proiektua eta silikona likidoa erabiliz osasunaren arloan prototipo berritzaileak sortzera bideratutako HEALTH LSR proiektua, biak ere polimeroen arlokoak eta erabat berritzaileak.
3D inpresioa, bioplastikoak, lightweight produktuak eta kautxuaren neke joera bezalako gaiak egunerokotasuna duten kontzeptuak dira, plastikoaren eta kautxuaren industriaren baitan oso interesgarriak direnak. Gainera, potentzial izugarria daukate enpresentzat, bereziki aipatutako sektoreetan beharren bat daukaten automobilgintza enpresentzat.
Urriko beste hitzordu bat: Equiplast
Urriaren 2tik 6ra bitartean Leartiker Equiplast Plastiko eta Kautxuaren Nazioarteko Azokan egon zen Bartzelonan. Aste guztian zehar Leartikerreko ikerlari bat izan zen bertan, Ercros enpresaren standean. Bertan enpresa horrekin elkarlanean garatutako proiektu baten emaitzak erakusten egon zen, zeinetan FDM (fused deposition modeling) teknologiarako material berrien garapenak egin diren.
Bestalde, hornitzaile eta bezero berriak ezagutzeko baliagarria izan zen azoka hau, eta baita Leartiker kide duen eta ingurumena errespetatzen duten plastikozko elikagai-ontzien garapenean jarduten duen Foodyplast proiektu europarrari zegozkion gestio batzuk egiteko ere.