Leartiker fabrikazio aditiborako edo 3Drako materialak garatzen ari da

Leartiker zentro teknologikoak 3Dn inprimatzeko ingeniaritzako material sorta berri bat garatu du. Horren erakusgarri izan da Leartikerrek Bilbon azken Maker Faire azokan izan duen presentzia.
Card image cap
2014/07/24

Bilbon eginiko jardunaldian Markina-Xemeingo zentro teknologikoak MyMat izeneko “spin-off”-eko proiektua aurkeztu zuen, aplikazio berezietarako termoplastikozko harizpiak fabrikatzeko eta merkaturatzeko asmoarekin.

Harremanak sektoreko enpresekin

Sektoreko enpresekin lankidetza eta fabrikazio aditiboan lanean dihardutenekin eta erabiltzaileekin kontaktuan egotea oso garrantzitsua da proiektuaren arrakastarako. Izan ere, termoplastikoetan konponbide berrien garapenean teknologia zentroak duen esperientziarekin batera, egiten du Leartikerren estrategia sendoa eta negozio-unitate nagusienetako bat: compounding unit.

 

Irakaskuntza teknikoa