Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartiker Europar Batasuneko LEVIS proiektuan (H2020) ari da lanean
Europar Batasuneko LEVIS proiektua (H2020) industriei etorkizuneko Ibilgailu Elektrikoen (IE) osagai arinduak, errentagarriak eta iraunkorrak diseinatu eta ekoizteko aukera emango dieten zutabe teknologikoak garatzeko burubelarri ari da lanean.
Egitasmoaren honen helburua ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko ikuspegiak erabiliz ibilgailu elektrikoetarako osagai arinduak garatzea da. LEVIS partzuergoak – zazpi herrialdetako industria-bazkideek eta ikerketa-zentroek osatua – osagai horiek hiru demostratzailetan ekoiztearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea aurreikusten du.
Partzuergoaren azken bilera pasa den otsailean ospatu zen proiektuko bazkide den AIMEN Centro Tecnológicoaren instalazioetan (Porriño, Pontevedra). Europako proiektu honen baitan hautatutako demostratzaile ezberdinen garapen proposamenak eta fabrikazioaren egoera aztertu ziren bertan: esekidura-beso bat (suspension arm), bateria-kutxa bat (battery box set) eta direkzio-zutabearen euskarri bat (steering column carrier group).
Zeldak biltzen dituen bateria-modulua garatzeaz arduratzen da Leartiker. Polimero birziklatuko edukiontzi baten oinarritutako osagai bat, konexio-barra eta monitorizazioa integratzen dituena, bateriaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Azpiosagai honetan Leartikerrek Mersen Electrical Power, CEA-Liten eta Privé (Progettazione Ricerca Ingegnerizzazione Veicoli Elettrici) proiektuko bazkideekin batera ari da lanean. Era berean, Leartiker direkzio-zutabearen euskarria garatzen ere laguntzen ari da, TOFAS eta AIMEN Zentro Teknologikoarekin batera.
LEVIS proiektua hasi zenetik (2021eko otsaila), patzuergoa osatzen duten bazkideek egitasmo honen etengabeko hedapena egin dute. Jasangarritasunarekin eta automobilgintzarekin lotutako hainbat ekitaldi eta mintegitan aurkeztu da Europar Batasuneko Horizonte 2020 programaren baitan kokatzen den proiektu hau.
Material ezberdinen itsaspen saiakera.
Hedapen lan honekin jarraituz, Blanca Lekubek, Leartikerreko proiektuaren koordinatzaileak, material anitzetako loturen hobekuntzari buruzko azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu aste honetan Oporton egingo den Adhesive Bonding 2023 nazioarteko konferentzian. Lan hau Tofas, Aimen eta Itainnovarekin elkarlanean egin da, gaur egun direkzio-zutabearen euskarri-piezetan erabiltzen den material metalikoa altzairuzko eta konpositezko material anitzeko konbinazio batengatik ordezkatzeko.
Ekonomia zirkularra eta ekodiseinua
EBtik ekonomia zirkularrerako trantsizioak nabarmen lagunduko du klima-neutraltasuna lortzen 2050erako, Europako Itun Berdeak aldarrikatzen duen bezala. Europa garbiago eta lehiakorrago baterako EBko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Plan berrian, baliabideen kontsumo handia eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzeko ahalmen handia duten sektoreetako bat bezala nabarmentze dira ibilgailuak.
Proiektu honek ibilgailu elektrikoen osagaien diseinua modu zirkularrean lantzen du, ekodiseinua bereganatuz eta osagaien bizi-ziklo osoa kontuan hartuz. Hori lortzeko, proiektuaren baitan iEDGE tresna multzoa garatu eta frogatu da (integrated Eco-Design Guideline and Evaluation). Tresna horrek LEVIS proiektuko demostratzaileen diseinuaren lehen faseetan erabakiak hartzeko prozesua hobeto bideratzen lagundu du.. Halaber, garatutako osagaien bizi-amaierara begira, berrerabiltzeko eta birziklatzeko hainbat estrategia lantzen ari dira. Alderdi horiek guztiak kontuan hartuko dira bizi-zikloaren eta kostuaren analisietarako, LEVISek auto elektrikoari ekarriko dizkion berrikuntzak baliozkotzeko balioko baitute.
Hurrengo pausuak
Partzuergoa proiektuaren azken faseari arrakastaz ekiteko prestatzen ari da. Horretarako, irailaren amaieran Turkian bilduko da, azken prototipoetan garatutako teknologiak eta materialak aplikatzeko eta baliozkotzeko azken urratsak zehazteko asmoz.