Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartiker-ek Garum proiektua aurkeztu du Galizian
Leartikerreko Elikagaien Teknologiako PREST espezializazioak Garum proiektua aurkeztu berri du, “Arrantza-sektorearen balio-katearen I+G+b proiektuak” foroaren baitan.
Jardunaldi hori Grupo de Acción Local do sector Pesqueiro Golfo Ártabro Sur, Xunta de Galicia-Consellería Do Mar eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsak (IAEF) antolatu zuten eta Leartikerrek Itsas Garapen Elkartea eta Hazi Fundazioarekin batera parte hartu zuen. Bertan, nazio mailako hainbat erkidegotako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeak izan ziren, eta arrantza-sektorean egiten ari diren berrikuntza-proiektuak partekatu zituzten.
GARUM Leartiker zentro teknologikoak Gipuzkoako Maisor Kontserbak enpresarekin batera gauzatutako proiektua da, eta Garumaren elaborazio-prozesua diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea izan zuen helburu, gaur egun Maisor Kontserbak enpresan ekoizten diren antxoa gazituak egiteko prozesutik abiatuta. Era berean, proiektuaren zeharkako helburu nagusietako bat azpiproduktu bat aprobetxatzea izan zen; hau da, gazitzen ari diren garaian antxoak prentsatu ondoren sortzen den likidoa.
GARUM Leartiker zentro teknologikoak Gipuzkoako Maisor Kontserbak enpresarekin batera gauzatutako proiektua da
Gainera, proiektu honek Leartikerren balio eta helburu handienetako bat bete du: Transferentzia. Proiektuan garatutako produktua merkatura iritsi da; hau da, merkaturatuta dago eta online nahiz Maisorrek Getariako portuan duen denda fisikoan eros daiteke. Horrela, Garumi esker hainbat helburu lortu dira: azpiproduktu baten aprobetxamendua; zentro teknologiko baten eta enpresa baten arteko lankidetza; eta merkatuan balio erantsi handiko produktu berri bat sartzea.
Garum proiektua Hazi Fundazioaren Onekin Mugagabe 2019 programak finantzatu zuen, baita Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako 2019ko 2014-2020 laguntza programak ere.