Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Leartiker buru duen proiektu batek alergenoak detektatzen dituzten bi gailu eramangarri garatu ditu
TECAM proiektuak bi gailu eramangarri garatu ditu, alergiak edo intolerantziak dituzten pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikadura-konposatuak detektatzeko. Edozein unetan eta ia edozein pertsonak erabiltzeko sortuak daude, teknika aldez aurretik ezagutu edo ez arren. Ikerketa Leartiker euskal zentro teknologikoak zuzendu du, SPRI Taldearen Elkartek programaren finantzazioa jaso du, eta Deustuko Unibertsitatea eta CEIT izan ditu bazkide.
Leartikerrek, aldi berean, Staphylococcus aureus bakterioari buruzko ikerketa bat egin du. Bakterio horrek toxinak sortzen ditu eta, irentsiz gero, gastroenteritisa moduko sintomak eragiten ditu. Azterketak ondorioztatu du PCR-on chip gailua mikroorganismo horren eta haren enterotoxinen detekziora egokitzea posible eta onuragarria izango litzatekeela esnegintza-sektorearentzat.
TECAMek, pasa den ekainean amaitutakoak, janari-alergenoak eta mikroorganismo patogenoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko irtenbide teknologiko berriak garatzea zuen helburu, elikagaien balio-kate osoan segurtasuna bermatzeko. Bere xedea lortzeko, bi ikerketa-ildo garatu ditu eta horiek osasunerako arriskua duten bi konposatu detektatzen duten bi gailu sortu dituzte: soja eta glutena.
Lehenengoa, CEITeko Biodevices and MEMs ikerketa-taldeak diseinatutako, fabrikatutako eta optimizatutako PCR-on chip gailu bat da. Hori elikagai-matrize desberdinetan soja alergenoa detektatzeko sentikortasun handia duten mikro-tantak manipulatzean —mikrofluidika digitala— oinarritzen da. Mota horretako lehen gailua da elikagai naturalekin balioztatu dena. Bestalde, Deustuko Unibertsitateko eVIDA ikerketa-taldeak aztertu eta optimizatu du teknologia aurreratuaren bitartez —NIRS teknologia— irinetan glutena atzeman dezakeen gailu bat. Hori adimen artifizialeko sistema baten eta online interfaze baten bidez kontrolatzen da.
Leartikerrek, aldi berean, Staphylococcus aureus bakterioari buruzko ikerketa bat egin du. Bakterio horrek toxinak sortzen ditu eta, irentsiz gero, gastroenteritisa moduko sintomak eragiten ditu. Azterketak ondorioztatu du PCR-on chip gailua mikroorganismo horren eta haren enterotoxinen detekziora egokitzea posible eta onuragarria izango litzatekeela esnegintza-sektorearentzat. Ikerlanean, bakterioak esnekietan enterotoxina klasikoak ekoizteko duen gaitasuna eta proiektuan sortutako gailu baten bidez antzemateko duen ahalmena aztertu da. Staphylococcus aureus hautemateko ez ezik, bi gailuak kontrolatu nahi diren beste elikagai-matrize batzuetara egokitu litezke, elikagaien industriaren, osasun publikoaren edo osasunaren beharrei erantzuteko.
Bi urteko proiektua
Proiektuak bi urte pasatxo iraun ditu, eta hainbat diziplina zientifikoren konbinazioari esker gauzatu da, hala nola: bioteknologiaren eta informatikaren konbinazioari eta espero zen emaitza lortu arte egindako hamaika proba-erroreei esker. “Hala, jakintza-alorren aniztasunak eta erakundeen arteko lankidetzak berriro erakutsi dute hori dela gizarteak segurtasunez aurrera egiteko behar dituen konponbideak eskainiko dituen aurrerapen zientifiko-teknologikoa lortzeko bidea”, adierazi dute Leartiker zentro teknologikokoek. Leartikerrek, gainera, aholkularitza lanak egin ditu, besteak beste, elikagaien zientzia eta teknologiari, elikagaien konposizioari, alergenoei, araudi edo detekzio teknika klasikoei buruz. Halaber, elikagaien laginak prestatu, aztertu eta bidali dizkie proiektuko bazkideei, hainbat fasetan, gailuak entrenatu, egiaztatu eta baliozkotzeko.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.