Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakaskuntza teknikoa
Hotz ganberak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Lea-Artibaiko kooperatibak batuta, esperientzia kooperatibo berriak sustatzeko
Elkarlana oinarri hartuta, eta urtetik urtera lankidetza hori indartuz, kooperatibek eskualdeetan duten inpaktu ekonomikotik haratago, gaur egun eraldaketa sozialaren parte aktiboa ere badira.
Eraldaketa sozialarekiko konpromisoa izaera kooperatiboarekin bat dator, eta horregatik, 2003. urtean Lea-Artibai eskualdeko Burdinola S.Coop, Cikautxo S.Coop, Eika S.Coop, Fagor Arrasate S.Coop, Kide S.Coop, Laboral Kutxa; eta Maier S.Coop , elkartzen hasi ziren kooperatiba berrien eta lanpostuen sorrera sustatzeko asmoz.
2008. urtean, Azaro Fundazioaren laguntzarekin eta taldearen dinamizazio lana beregain hartuta, Kooperatiben Mahaia Elkartea sortu zen.
Elkartearen hasierako urteetan kooperatiba berrien sorrera sustatzea izan dute ardatz, baina 2017an egiten ari ziren ekarpena areagotzeko asmoz, beste urrats bat eman zuten. Talentua sortu, erakarri eta mantentzeko TALENTATU proiektua abiarazi zuten Lea-Artiba eta Busturialdea eskualdeetako ikastetxeekin elkarlanean.
Kooperatiben Mahaia Elkarteak eskualdeetako erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlana sustatzea ezinbestekotzat jotzen du, hemendik aurrera ere eskualdeko garapen ekonomikoa eta sozialari ahalik eta bultzada handiena ematen jarraitzeko. Guztion etorkizuna eskualdearen etorkizunari lotuta baitago.
Kooperatiba berrien sorrera
Lea-Artibai, Busturialdea, Debabarrena eta Durangaldean kooperatiba bat sortu nahi duten guztiei Azaro Fundazioaren “Ekin pausoz pauso” metodologiaren bidez laguntza eskaintzen zaie beraien sorrera-proiektuak aurrera eramateko. Azken urteetan 50 kooperatiba baino gehiago eta 200 lanpostutik gora sortzen bidelagun izan dira.
Azaro Fundaziotik bideratuta, kooperatiba sortu berri horietatik irizpide batzuk betetzen dituzten proiektuak Kooperatiben Mahaia Elkartera aurkezten dira eta laguntza ekonomikoa jasotzen dute negozioen sorrerarako. Hasierako inbertsioetarako eskaintzen den zerbitzu honen harira, bideo berri bat publikatu du Kooperatiben Mahaia Elkarteak.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakaskuntza teknikoa
Hotz ganberak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Egosketa elektrikorako irtenbideak