Lea Artibai Ikastetxeak Txileko erakundeetako ordezkarien bisita jaso du

Markina-Xemeingo zentroak Iratxe de Madariaga Ibarraren bisita jaso du, hau da, Txile Errepublikako ohorezko kontsula Bilbon. Bisitaldia "Pasantia Chilena" izeneko programaren inguruan burutu da eta berari esker Txileko ikasleak Markinako zentroan jasoko dute prestakuntza aldi batean.
Card image cap
Isabel Mendiguren Zuzendari Nagusia eta Iratxe de Madariaga Txileko kontsula.
2014/10/13

Txileko Hezkuntza Ministerioak eta Tknika erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak bultzatzen du.

Lea Artibai Ikastetxeak programa honetan parte hartzen duen bigarren aldia da. Egitasmoaren baitan, 2014-15 ikasturtean Txileko zazpi profesional izango dira Elikagaien Industrietan espezializatuko direnak Markina-Xemeingo zentroan, 2015eko ekainerarte bederatzirehun ordutako formakuntza jasoko dute.
Programaren arabera, ikasleek enpresa eta erakunde publiko ezberdinak bisitatuko dituzte euskal haragi eta esnekien sektoretan azken teknika eta aurrerapenak ezagutzeko.

 

Irakaskuntza teknikoa