Lea Artibai Ikastetxeak segway bat erabiliko du bere hezkuntza eskaintza ezagutzera emateko

Otsailaren 23an eta 24an, segway bat ibiliko da Lea Artibai eskualdeko, Durangaldeko eta Busturialdeko herri nagusietako kaleetan barrena. Martxoaren 2an Markina-Xemeinen ospatuko den ate irekien jardunaldiaren berri emateko asmoz antolatu du ekimena Lea Artibai Ikastetxeak.
Card image cap
2013/02/21

Marketing street edo kale marketing ekintza hau Markinako ikastetxetik batxilergoko eta lanbide-heziketako bere eskaintza jakitera emateko antolatutako kanpaina barruan dago. Aipaturiko herrietako gazteei, ingurumenarekiko begirunetsua den azken aurrerapen teknologikoei ezker, garraio elementu bat erakutsi nahi da. 50 urte baino gehiagoko historiarekin, Lea Artibai Ikastetxeak azken hamar urteotan 10.000 ikasle baino gehiago prestatu ditu, 500 enpresatik gorako eta 1.000 lanpostu baino gehiagoko sorreran lagundu du. Halaber, Leartiker, aditu europarrekin elkarlanean goi mailako proiektu zientifikoak garatzen dituen ikerketa zentroa, bultzatu du.

Zer da segway bat? Bi gurpileko ibilgailu arin giroskopiko elektrikoa da, autozabuarekin eta ordenagailuz kontrolatua. 2001eko abenduan aurkeztu zen eta Dean Kamen iparramerikarrak sortutakoa da. Oinarrian kokatuta dituen motorrek eta ordenagailuak mantentzen dute Segway-a horizontalean denbora guztian. Gidaria okertu behar da hartu nahi duen norabiderantz (aurrera, atzera, eskuinaldera edota ezkerraldera). Motorra elektrikoa eta isila da, 20 km/h abiradurararte heldu daiteke.

Irakaskuntza teknikoa