Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lea-Artibai Ikastetxeak eta Eroskik lankidetzan dihardute langabetuei lan aukerak errazteko

Lea Artibai Ikastetxean Elikagaien Industriaren arloan mota ezberdinetako formakuntza eskaintzen da. Alde batetik, Laneratzeko Prestakuntza-ikastaroetan, ziurtagiri profesionalak ematen dira; bestetik, Hezkuntza Arautuan, Lanbide Heziketako Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea Goi Mailako prestakuntza zikloa eskaintzen da. Oraingo honetan, Ikastetxeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako, “Arrandegia eta arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazioa” prestakuntza-ikastaroa eskaini du, parte-hartzaileen laneratzea errazteko helburuarekin.
2021eko urtarrilaren 7an hasi eta maiatzaren 5ean bukatu den ikastaro horrek 460 orduko iraupena izan du. Partaideek, ezagutza teorikoak jasotzeaz eta arrandegiaren arloan beharrezko gaitasun praktikoak eskuratzeaz gain, 120 orduko egonaldiak egiten ari diraEroskiko supermerkatu eta hipermerkatuetako arrandegietan, ikastaroan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko.
Guztira 14 lagunek burutu dute formakuntza: horietatik bat Kantabriakoa izan da eta beste guztiak Bizkaikoak (bi eskualdekoak). Behin prestakuntza-programa burututa, partaideek SEPE eta EAEko organo eskudunek igorritako dagokion ziurtagiri profesionala jasoko dute. Ziurtagiri horrek ekoizpen-sisteman identifikagarria den lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duten lanbide-gaitasunen multzoa egiaztatzen du, ofiziala da eta espainiar estatu osoan du balioa.
Lan kontratua
Lea Artibai Ikastetxea eta Eroski kooperatibaren arteko lankidetzari esker, gutxienez 6 hilabeteko lan-kontratua izango dute Eroski denda, supermerkatu edo hipermerkatuetako arrandegietan, laneratzea erraztu eta lan-munduan beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea bermatuko diena.
Lea Artibai Ikastetxeak urteak daramatza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, langabetuentzako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen, bai eskualdeko, bai lurraldeko biztanleei laneratzen laguntzeko helburuarekin. Kasu honetan, Markina-Xemeinen kokatutako Ikastetxea Euskal Autonomia Erkidego osoan ikastaro hau eskaintzen duten bi zentroetako bat da. Horrela, Lea Artibai Ikastetxeak tinko jarraitzen du eskualdearen eta lurraldearen etorkizunaren alde lan egiten; enpresa-ehunaren beharrei erantzuten eta ikasleak profesionalizatu eta lan-mundura bideratzeko formakuntza eta praktikaldiak eskaintzen.