Lea Artibai Ikastetxeak enplegu eta prestakuntza azoka antolatu du ekainaren 18rako

Asteazkenean, ekainaren 18an lehen lanerako eta prestakuntzarako azoka ospatuko da Lea Artibai eskualdean. "Lan Azoka" izena duen ekimen honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa eta erakundek parte hartuko dute.
Card image cap
2014/06/16

Ekainaren 18an, goizeko 10:00etan irekiko dira Lan Azokako ateak, Markinan. Aurretik,  goizeko 9:00etan Lanbide Heziketako ikasleen diploma banaketa egingo da Esperantza eraikinean, Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariaren eta Maite Bengoa Lanbide Heziketako zuzendariaren eskutik.

Lan Azokan enpresa bakoitzak stand bat izango du eta bertan kurrikulumak jasotzeaz gain, elkarrizketak ere egingo dira, enpresa bakoitzaren premien arabera.

Lan bila dabilen pertsonei zuzenduta

Lan Azokaren helburu nagusia langabetuak, lanean dihardutenak eta ikasleak enpresa eta erakundeekin harremanetan jartzea da. Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruko enpresekin duen harreman estutik jaiotako ekimen irekia da; lan bila dabilen edozein pertsonarentzat zuzenduta.


Cikautxo, EIKA, Nemak, ALFA Idei, ALFA Mimtech, Berotz-Gorriko, FAGOR Arrasate, Fundación Novia Salcedo, Lanbide, Azaro Fundazioa eta Lea Artibaiko Garapen Agentzia bertaratuko direla ziurtatu dute.


18.000 ikasle baino gehiago prestatu dira azken hamar urteetan Lea Artibai Ikastetxean. Markinako ikastetxearen arrakastaren gakoetako bat enpresekin duen harremana da horregaitik bere hezkuntza eskaintza merkatuaren beharrizanetara egokitzen da eta bere ikasleek proiektu eta praktikak azken teknologietan oinarriturik burutzen dituzte etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko

Irakaskuntza teknikoa