Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Lea Artibai Ikastetxea Teknologia astea ospatzen ari da
Modu honetan, batxilergoko ikasleek esate baterako, 3D inprimagailuen prozesua ikusteko aukera izango dute, baita telekomunikazioetako eta ikuszentzunezko praktikak, edota Leartikerren elikagaien tekonologietan garatzen ari diren proiektuen berri izan eta energia-eraginkortasunari buruzko erakustaldi bat ere izango dute, besteak beste.
Horretaz gain, lanbide heziketako ikasleek, bien bitartean Industria 4.0-ko jardunaldi bat izango dute, kontzeptu berritzaile bat Industria adimentsu edo etorkizuneko Cyber-industria deiturikoa ekoizpen baliabideak antolatzeko modu berri bat, adituen eskutik. Halaber, ekintzailetasunari buruzko hitzaldi bat ere izango dute Azaro Fundazioaren ardurapean eta Tknikak, Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentruak, emango dien trebetasun digitalak neurtzeko tallerra.
Beste ekintza batzuk modu irekian antolatu dira. Adibidez, gaur martxoaren 24an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera hitzaldi bat izango da, "Informazio eta Komunikazio Teknologien joerak hezkuntzan", Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasleak emango duena.
Testuinguru orokor batean, Lea Artibai Ikastetxeak aktiboki parte hartzen du teknologia berrien eta ikerketa berrikuntzen hainbat eremutan. Horrela, HETEL elkartearekin Aste teknologikoa antolatuko dute, proiektu ezberdinak sustatuz, apirilaren 20tik 24ra artean. Era berean Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eskualderako prestatutako ekitaldietan elkarlanean arituko da, maiatzaren 11tik 15era.