Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Lea Artibai Ikastetxea eta Basque Culinary Center-eko ikasleek lankidetza proiektua garatu dute
Ekimen honi esker, Lea Artibai ikastetxeko Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea prestakuntza zikloko bigarren mailako 10 ikaslek, Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazioko laugarren mailako 39 ikaslerekin, bertatik bertara lan egiteko aukera izan dute produktu berritzaileen sorrerako aholkulari gisa.
Azken finean, ikasleek egin dutena produktu berri eta berritzaileak sortzeko gastronomia eta teknologia aholkularitzarako elkarlaneko ariketa erreal bat izan da.
2018ko irailean eman zioten hasiera proiektuari eta bi erakundeen instalakuntzetan burutu diren 7 sesio ezberdinetan banatuta egon da. Ikasleen artean elkarlanerako dinamika bat sortzea helburu hartuta, proiektua taldekako lanean oinarritu da, talde bakoitzean bi zentroetako ikasleek parte hartu dutelarik.
Koji-hestebetea, tofu chips-ak, artisau ogia egiteko aurre-nahasketak, olo-algarroba bizkotxoa, landare-natillak edo Tolosako babarrunekin egindako natto snack-ak bezalako produktuentzako gastronomia eta teknologia aholkularitza zerbitzuan lan egin behar izan dute ikasleek.
Hilabete hauetan zehar LAI eta BBCko ikasleek askotariko lanak burutu dituzte: osagai eta formulazio proposamenak aurkeztu; produktu berriak ekoizteko beharrezko metodologiei buruzko txostenak; laborategiko frogak; kalitate kontrolak; analisi sentsorialak; lehiakideekin konparazioak; ebaluazio inkestak; prototipo-ereduak; etengabeko ebaluaketak (produktuenak zein lankideenak); helburu-, aurrerapen-, muga- eta handicap-txostenak; eta proiektuaren bukaerako kalifikazioa.
Urtarrilaren 31n, produktu bakoitzarekin egindako proiektuen defentsa publikoa burutu ostean, proiektua bukatutzat eman zuten. Bi erakundeetatik pozik agertu dira jasotako emaitzekin eta ez dute baztertzen etorkizunean berriz elkarlanean aritzea.
Lea Artibai Ikastetxeak elkarlana eta berrikuntza nagusitzen diren baloreetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten du, eta Basque Culinary Center bezalako izen handiko erakundeekin mota honetako proiektuak gauzatzeko aukera bere ikasleen motibazio eta hezkuntzarako ezinbesteko abantailak dira.