Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Lea Artibai Ikastetxea 60 urtez etorkizuna eraikitzen
Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruaren agente garaitzailea izan nahi izan eta horretarako, bezeroei kalitatezko prestakuntza eskaintzen hasi zen hurbileko enpresa eta erakundeekin beharrezkoak diren harremanak garatuz.
Orain 60 urte Escuela Parroquial zeritzon ikastetxea sortu zen Markina-Xemeinen eta 1970eko hamarkada hasieran, lanbide heziketan bigarren mailako ikasketak sustatzeko premia ikusi zuen udalak. Beharrizan hori asetzeko, Mondragon Kooperatiba Taldea jarri zen gotzainekin lanean eta 1976an Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai S.Coop, gaur egun Lea Artibai Ikastetxea moduan ezagutzen dena, sortu zen eskualdeko 595 bazkidez osatuta (langile, guraso, ikasle eta enpresa).
Urte horietan guztietan 550 jarduera ekonomiko martxan jartzen lagundu du Ikastetxeak
Eskualdearen garapenerako lehen pausotzat hartu zen irakaskuntza kooperatibaren sorrera. Izan ere, urte batzuk lehenago egindako ikerketa sozio-ekonomiko batek argitu zuenez, eskualdean lehen sektorea zen nagusi eta bigarrena ere indartzeko beharrezkotzat ikusi zen garapen plan bat martxan jartzea. Helburua eskualdeko biztanleria kulturaz eta lanbide ezberdinetarako gaitasunez blaitzea izan zen, eskualdeko industriak beharko zituen profesionalak prestatuz.
Urte hauetan guztietan gainera, Lea Artibai Ikastetxeak bere ibilbidean ikerkuntzaren bidea jorratu du, elikagaien eta polimeroen alorrean, sortu berria den Leartiker Koop. E adierazgarri nagusi delarik eta inguruko enpresa sarea indartzeko asmotan Azaro Fundazioa ere sortu zuen duela 15 urte baino gehiago. Azken hamar urteetan bertan prestatu dira 18.000 ikasle baino gehiago bigarren hezkuntzan, hasierako lanbide heziketan, zein lanerako prestakuntzan; enpresa sarearekin harreman estua daukagu eta egun, Euskal Herriko enpresekin ezezik, atzerriko enpresekin ere lotura estua daukagu eta urte hauetan guztietan 550 jarduera ekonomiko martxan jartzen lagundu dugu.