Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
Unai Viana irakaslearen eskutik gerturatu gara Zornotzako Lauaxeta Ikastolara. Beteranoak dira Lauaxetakoak FLLn, urte asko dira lehiaketara gerturatu zirenetik, eta beti, Zornotzako Ikastolako neska mutikoek lan bikaina egin izan dute First Lego Leaguen. Aurtengoan FLL Euskadi MONDRAGONen izango dira, Challenge (10-16) eta Explore (6-10) kategoriatan arituko dira, robotaren programazioan zein proiektuaren aurkezpenean fin-fin.
Beteranoak dira Lauaxetakoak FLLn, urte asko dira lehiaketara gerturatu zirenetik, eta beti, Zornotzako Ikastolako neska mutikoek lan bikaina egin izan dute First Lego Leaguen
Otsailaren 22ko hitzordura, FLL Euskadi MONDRAGONera, Mondragon Unibertsitateko kanpusera Bizkaiko ordezkaritza zabala gerturatuko da. Guztira 423 neska-mutiko izango dira Arrasateko saioan, eta horietatik erdia baino gehiago izango dira bizkaitarrak. Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da Challenge kategoriako taldeentzat, eta 11:15ak aldera Explore taldekoentzat. Hala, dagoeneko antolatzaileek dena prest dute ekitaldia borobiltzeko.