Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Lankidetzarako foroak datozen asteetan
MONDRAGONen lankidetzarako formula klasikoetako bat dira foroak, eta orain, pandemiaren ostean, horietako batzuk bueltan dira. Hurrengo hitzorduen errepasoa egingo dugu.
Urriak 21: MONDRAGON Foroa
Lehenengoa MONDRAGON Foroa izango da eta bihar bertan, urriak 21, izango da Kursaalean goizeko 8:30etik aurrera.
Hainbat kooperatibatako 400 pertsona bertaratzea aurreikusten da, eta jardunaldian Eredu kooperatiboa eta lehiakortasuna izango da hizpide, gobernantza kooperatiboko esperientzien bidez – Eroski, Fagor Electrónica, Fagor Automation eta Soraluce – eta Ingurune aldakorretako zuzendaritza-gaitasunak aztertuko dituzte Josu Jon Imazek (Repsol), Francisco Riberasek (Gestamp) eta Javier Roquerok (Salto Systems).
Urriak 28: Finantza Foroa
MONDRAGONeko Finantza Foroaren seigarren edizioa Gandiaga Topagunean izango da, Arantzazun (Oñati), urriaren 28an, 8:45etik aurrera. Jardunaldiaren gaia Finantza-kultura iraunkorreko eredurantz izango da, eta jardunaldian hizlari adituak izango dira, hala nola Ramón Forcada (Bankinter), Francisco Sanchís eta José Luis Risco (Ernest and Young).
Halaber, Almudena Trujillo, Begoña Valle eta Mª Carmen Iñurria finantza-zuzendariek Eika, Ecenarro eta Fagor Ederlanen esperientziak partekatuko dituzte. Amaiera Pilar Jericó BeUp-eko presidenteak emango dio jardunaldiari amaiera, Nola bultzatu eraldaketa kulturala hitzaldiarekin.
Oraindik izena eman ez baduzu, edurne@mondragoncorporation.com posta elektronikoaren bidez egin dezakezu.
Azaroak 17: K-Foroa
Komunikazio Foroaren (K-Foroa) edizio berria, Basque Culinary Centerren izango da, azaroaren 17an, 9:30etik aurrera. Oraingoan komunikazioaren balioan (Helena Resano kazetari eta Atresmediako aurkezleak emango duen hasierako hitzaldia) eta krisi-komunikazioan jarriko du arreta, Miguel López Quesada Gestampeko Komunikazio zuzendari eta Dircom Elkarteko presidentearen hitzaldi batekin.
Halaber, Pilar Kaltzada kazetariak Komunikazioa eta jasangarritasuna gaiari buruzko mahai-ingurua gidatuko du, eta Alejandro Martínez Berriochoak (Eroski Fundazioa), Aritz Otxandianok (Fagor Taldea), Adrià Gelabertek (Anthesis Lavola) eta Patricia Gutierrezek (Basque Culinary Center) parte hartuko dute.
Foro honetan izena emateko kforoa@mondragoncorporation.com