Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lankidetzan jarduteko moduak eta arrazoiak aztergai
Gandiaga Topagunea izan da LANKIk aukeratu duen tokia aurten, kooperazio eta lankidetza ereduak aztertzeko. LANKI, Mondragon Unibertsitatearen kooperatibismoaren ikertegiak, bi ikertzaile gonbidatu ditu gaia aztertzeko: Héctor Marín, Zaragozako unibertsitateko Psikologia eta Soziologia saileko ikerlaria eta Rafael Wittek, Groningen-eko unibertsitateko soziologikoa teorikoa saileko irakaslea eta SCOOP disziplinarteko Zentroaren zuzendaria.
Entzuleen artean, berrogei pertsona inguru elkartu ziren, kooperatibetako ordezkariak, interes handia agertu zutenak eskainitako bi ponentzietan.
Héctor Marínek berak zuzenduriko ikerketaren inguruan mintzatu zen, non gizakion jokaera eta beste animalia espezie batzuen portaera konparatu duen. Ikerketa horren arabera, "biologikoki, primateak eta gizakiok eredu mental oso antzekoak ditugu. Hala ere, gizakiok badugu bestelako berezitasun bat, gizartearekiko orientazioak eta irakaskuntza sozialak baldintzatzen duena. Izan ere, aspektu hauek definitzen dute gure jarduteko modua".
Bere aldetik, Rafael Wittek ikerlariak lankidetza egonkorra aztertu zuen, eta egonkorra izateko dauden arazoak eta konponbideak esplikatu zituen. Batik bat, egungo zuzendaritza ereduak aztertu ditu eta gizakion portaera aipaturiko eredu horien arabera. Horrez gain, zera ondorioztatu du: gizakion izaeraz gain, gizarteko jokabideek zuzenean eragiten dute gure portaeran.
Argazki guztiak hemen: Bilduma