Lankidetza hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Siemensek

Helburua gazteak eta irakasleak Industria Automatizazioan trebatzea da.
Card image cap
Carlos Garcia, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzailea eta Daniel Sainz de Charterina, Siemens enpresako eskualde-zuzendaria.
2017/03/13

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Siemens enpresak lankidetzan jarduteko esparru-hitzarmena sinatu dute gaur. Zehazki, bi erakundeentzat interesgarriak diren zientziaren eta teknologiaren alorretan jardungo dute lankidetzan, batez ere profesional gazteak Industria Automatizazioarekin lotutako gaietan trebatzeko.

Esparru-hitzarmena beste hitzarmen zehatzago batzuen bidez osatuko da geroago. Hasiera batean bi urterako sinatu da, eta beste bi urterako luzatu ahal izango da. Haren helburu nagusia Industria Automatizazioarekin lotutako jarduerak garatzea da, hala nola irakasleen prestakuntza, hezkuntza-edukien hornidura, araututako eta etengabeko prestakuntzako jarduerak eta bi enpresen arteko I+G+b zerbitzuak.

Hitzarmenak erantzuna ematen dio Unibertsitatearen honako estrategia honi: enpresekin lankidetzan, euskal industriaren beharrei erantzuna ematea, etorkizuneko industriaren aldaketei aurre egingo dieten profesionalak trebatuz; eta, aldi berean, hori egiteko, punta-puntako enpresen ezagutzaz elikatzea. 

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea