Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak webgune berria du

Hala, webgune berrian jaso dute, besteak beste, taldeari buruzko albisteak, ikerketa taldeak eskaintzen dituen kooperatibismoari buruzko formazioen gaineko zehaztapenak, eskaintzen dituzten aholkularitza zerbitzuak, esku artean dituzten proiektuak, jorratzen dituzten ikerketa ildoak eta doktorego programaren gaineko informazioa.
Gainera, webgune berrian, interesatu guztiek eskura izango dituzte, PDF formatuan, orain arte taldeak argitaratuko LANKI Koaderno guztiak. Argitalpen horretan jorratzen dituzte, modu monografikoan, kooperatibismoari buruzko gai desberdinak. Argitalpenen atalean, halaber, kontsultatu ahal izango dira LANKIk argitaratutako argitalpen akademiko guztien erreferentziak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2001. urtean sortutako taldeak hiru helburu nagusi ditu: batetik, Arrasateko esperientzia kooperatiboa eta, oro har, mugimendu kooperatibista aztertzea; bestetik, ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea eta, azkenik, gizarte-berrikuntza eta autoeraketa bultzatzea.
Informazio gehiago: