Lanerako buelta errazago egiteko gomendioak

Pertsona asko bueltatu dira irailean lanera, abuztuko oporren ondoren. Osarteneko Osasuna eta Ongizatea Zerbitzutik aipatzen den bezala, egokitzapena poliki-poliki egin behar da.
2019/09/02

Hasi da iraila eta berarekin lanera itzultzea tokatzen da. Atseden hilabetearen ondoren, asko dira trauma edo estresa sufritzen duten pertsonak. Hala ere, Iñigo Garatxena, Osarteneko Osasun eta Ongizate Zerbitzuetako arduradunak adierazten duen bezala "pertsona gehienok aste batean edo bitan egokitzen gara laneko erritmora baina badira beste kasu batzuk, larriagoak, hilabete bat edo bi behar izaten dituztenak". 

Egokitzapena errazagoa egiteko garrantzitsua da aholku batzuk kontuan izatea, hala nola: lanean hasi baino egun batzuk lehenago goiz jaikitzea, ariketa fisikoa praktikatzea...

Ohitura osasungarriak

Osartenek, prebentzio-zerbitzu mankomunatu bezala, bideo bat argitaratu berri du, laneko zereginetara ahalik eta hobeto egokitzeko aholkuekin. Bideoaren hasieran aipatzen da "garrantzitsua dela ilusioz ekitea, egunero baitugu nor garen eta nolakoak garen adierazteko aukera". Eta gaineratzen da "garrantzitsua dela osasungarriak diren ohiturak hartzea hasiera hasieratik".

Egia da, Osartenek enpresa barruan ere ohitura osasungarrien plana duela martxan eta testuinguru honetan, langile guztiek egiten dituzte egunero hainbat ariketa, besoak, lepoa, bernak... tonifikatzeko. 

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna