Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Lanerako buelta errazago egiteko gomendioak
Hasi da iraila eta berarekin lanera itzultzea tokatzen da. Atseden hilabetearen ondoren, asko dira trauma edo estresa sufritzen duten pertsonak. Hala ere, Iñigo Garatxena, Osarteneko Osasun eta Ongizate Zerbitzuetako arduradunak adierazten duen bezala "pertsona gehienok aste batean edo bitan egokitzen gara laneko erritmora baina badira beste kasu batzuk, larriagoak, hilabete bat edo bi behar izaten dituztenak".
Egokitzapena errazagoa egiteko garrantzitsua da aholku batzuk kontuan izatea, hala nola: lanean hasi baino egun batzuk lehenago goiz jaikitzea, ariketa fisikoa praktikatzea...
Ohitura osasungarriak
Osartenek, prebentzio-zerbitzu mankomunatu bezala, bideo bat argitaratu berri du, laneko zereginetara ahalik eta hobeto egokitzeko aholkuekin. Bideoaren hasieran aipatzen da "garrantzitsua dela ilusioz ekitea, egunero baitugu nor garen eta nolakoak garen adierazteko aukera". Eta gaineratzen da "garrantzitsua dela osasungarriak diren ohiturak hartzea hasiera hasieratik".
Egia da, Osartenek enpresa barruan ere ohitura osasungarrien plana duela martxan eta testuinguru honetan, langile guztiek egiten dituzte egunero hainbat ariketa, besoak, lepoa, bernak... tonifikatzeko.