Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakaskuntza teknikoa
Irakaskuntza
Irakaskuntza teknikorako zentroa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lanbide Heziketa ikasteko aukerarik onena, MONDRAGONen

Guztira, 26 titulazio eta 7 espezializazio ikastaro dira, enplegagarritasun handieneko esparruetan. Erdi eta goi mailako zikloetan eskaintza zabala da: industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren inguruan, besteak beste. Datorren ikasturterako izen-ematea maiatzaren 5etik 23ra irekiko da.
1.000 lagunetik gorak egiten dute urtero MONDRAGONeko Lanbide Heziketako zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Arrasaten), Oñati Gestio Heziketa (Oñatin), Arizmendi Ikastola (Arrasaten), Lea Artibai Ikastetxea (Markina-Xemeinen) eta Politeknika Txorierri (Derion) dira eskaintza zabal hau dakartenak.
Jarri gurekin harremanetan
- Lea Artibai Ikastetxea (Markina-Xemein) - Ate irekiak: maiatzaren 8an
- Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) – Ate irekiak: Maiatzaren 10ean
- Oñati Gestio Heziketa (Oñati) – Ate irekiak: Maiatzaren 15ean
- Arizmendi Ikastola (Arrasate) – Idatziguzu elkar ezagutzeko.
- Politeknika Txorierri (Derio) - Idatziguzu elkar ezagutzeko.
Eta Lanbide Heziketaren ondoren, zer?
MONDRAGONeko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasle ohiek ibilbide desberdinak jarraitu dituzte: batzuek erdi mailako heziketa ziklo bat egin ondoren goi mailakoarekin saiatu dira, beste batzuk bigarren ziklo bat egin dute maila berekoa, beste batzuk unibertsitateko ikasketekin egin dute proba…. Argi dagoena da denek etorkizun profesional oparoa dutela aurretik. Ezagutu nahi ikasle ohi hauetako batzuk?
Ane Quintanilla
Lea Artibai Ikastetxeko ikasle ohia
Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea Goi Mailako Zikloa ikasi zuen
32 urte, Soraluze
Gaur egun, irakaslea Lea Artibai Ikastetxean
"Lanbide Heziketak eduki teorikoa modu praktikoan lantzea ahalbidetzen du, eta niretzat, errazagoa da teoria praktikaren bitartez barneratzea. Batxilergoaren ondoren unibertsitatearekin saiatu nintzen baina ikasgai batzuekin zailtasunak nituen eta Lanbide Heziketara egin nuen saltoa.
Elikagaien Industriako Prozesuak eta kalitateko goi-mailako zikloa egin ondoren, berriro unibertsitatera egin nuen salto aldez aurretik banituelako ikasgai batzuk gaindituta eta Lanbide Heziketak beste hainbat konbalidatzen zizkidalako. Beraz, azkenean unibertsitateko gradua ere eskuratu nuen. Gaur egun, elikagai industriaren esparruan nik uste badaudela lan eskaintzak arlo desberdinetan: laborategietan, elikagai enpresetan, aholkularitzetan…"
Kepa Lores
Arizmendi Ikastolako ikasle ohia
Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza Goi Mailako Zikloa ikasi zuen
31 urte, Eibar
Gaur egun, bere surf eskola propioa du: IPAR SURF
"DBH bukatutakoan erdi mailako zikloa egin nuen natura ingurumeneko eta aisialdi gidari lanetako teknikari izateko. Ondoren goi-mailako ziklo bat egitera animatu nintzen Arizmendin eta orain nire surf eskola propioa daukat beste bi lagunekin batera kudeatzen dudana.
Hasieratik argi izan nuen Lanbide Heziketak bide laburragoa eta zuzenagoa eskainiko zidala lan merkatura iristeko, eta gainera modu praktikoago batean ikasten da, eginez ikasten da. Horrek asko erakarri ninduen. Argi daukat Arrasaten ikasitako zikloak eman zidala enpresa martxan ipintzeko behar nuen ilusio, heldutasun eta formakuntza. Ekintzailetasuna landu genuen, autonomia, gure ekintzekiko ardura…"
Andoni Bernal
Oñati Gestio Heziketako ikasle ohia
Administrazioa eta Finantzetako Goi Mailako Zikloa ikasi zuen
36 urte, Oñati
Gaur egun, idazkaria da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean
"Batxilergoaren ondoren ingeniaritzarekin saiatu nintzen baino praktikotasun gehiago bilatzen nuenez, unibertsitatea utzi eta Informatikako Lanbide Heziketa egitea erabaki nuen. Ondoren, beste ziklo bat egitea pentsatu nuen Administrazio eta Finantzen inguruan. Enpresa gestioaren mundua erakargarria egiten zitzaidan eta iruditu zitzaidan nire curriculuma aberastuko zuela.
Ordutik, sektore desberdinetan lan egiteko aukera izan dut, informatikan, bankan eta hezkuntza arloan, eta esango nuke Lanbide Heziketa ikasi duten nire inguruko pertsona gehienak ikasitakoarekin lotura duen lanetan ari direla lanean. Oso enplegagarritasun tasa altua dute"
Arantzazu Velasco
Politeknika Txorierriko ikasle ohia
Mekanizatuko Erdi-Mailako Heziketa Zikloa egin zuen eta ondoren Robotika Industrialeko Goi-Mailako Heziketa Zikloa
44 urte, Sondika
Gaur egun, aeronautika sektorean lan egiten du Zamudion
"Beti izan dut argi Lanbide Heziketa ikasiko nuela, modalitate honek, askoz hobeto bideratzen gaitu praktika profesionalera. Gainera, ikasketak lanarekin uztartu behar nituenez, iruditu zitzaidan nire egoerarekin bateragarriagoa izango zela eredu hau. Aitortu beharra daukat erdi- zein goi-mailako Lanbide Heziketan beti sentitu ditudala gertu irakasleak eta nire beharretara egokitu direla, beti lagundu didate.
Lanbide Heziketan ikasi nuena funtsezkoa da gaur egun dudan lanpostua lortzeko. Aukeratu dudan esparruak gainera lotura handia du metalaren sektorearekin eta hor lan eskaintza handia dago. Gaur egun, aeronautika enpresa batean nabil lanean, mekanizazio lanak prestatzeko erramintak muntatu eta neurtuz"
Oscar Bustamante
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle ohia
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa. Goi-mailako Lanbide Heziketa Zikloa
21 urte, Mexiko
Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikaslea
"15 urte nituenetik argi izan nuen industria munduan trebatu nahi nuela, automatizazioaren, roboten, fabrikazioaren… inguruan. Ni mexikarra naiz eta MONDRAGONek han dituen kooperatibak ezagutzen nituen, baina nire helburua Euskal Herrira ingeniaritza ikastera etortzea zen. Lehenengo, goi-mailako prestakuntza-zikloa egin nuen ekoizpenaren programazioan, eta bertan ikasi nuen mekanizazioa, galdaketa, kalitate-kontrola, sistema automatizatuak…
Zikloan zehar formazio duala egin nuen Mondragon Assembly-n, egia esan oso aukera aberasgarria izan da. Mexikotik ezagutzen nuen enpresa hau, egoitza bat baitu Queretaron, eta atentzioa ematen zidan bere lan egiteko moduak, antolakuntzak eta jakin-min handia nuen giro horretan barneratzeko. Ingeniaritza ikasten ari naizenez, haiekin lanean jarraitzen dut"