Lanbai enplegu eta formazio azoka ekainaren 9an egingo da

Mondragon Unibertsitateak eta Arrasateko udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Lanbai lan enpleguaren azoka arautzeko. Datorren ekainaren 9an ospatuko da Garaian.
Card image cap
2016/05/18

Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak kolaborazio hitzarmena sinatu dute gaur, maiatzak 18, Lanbai azokaren laugarren edizioa dela eta. Azoka ekainaren 9an izango da eta, lehenago, 6an, 7an eta 8an, hiru lantegi antolatuko dira enplegurako sarbideari buruz.

Ekitaldiaren helburua graduatuei laneratzeko erraztasunak ematea da, enpresa eta erakunde enplegu-emaileekin zuzen-zuzenean harremanetan jarriz. Izan ere, horiek bertaratuen curriculumak jaso edo enplegu-eskaintzak eramango dituzte azokara. 50 enpresak baino gehiagok berretsi dute aurtengo Enplegu eta Prestakuntza Azokan parte hartuko dutela.

Lanbai3

Vicente Atxak aipatu duenez, “azoka honen bitartez gure ikasleei aukera desberdinak eskaintzen dizkiegu lan munduan murgildu daitezen. Modu berean, gazteen enplegu aukerak  sustatzeko helburua jarraituz, Arrasateko Udalarekin kolaboratzen hasi ginen orain dela lau urte eta eboluzioa positiboa izan da, izan ere lehen edizioan 23 enpresa eta erkundek hartu zuten parte eta aurten, aldiz, 50 enpresa inguruk eman dute izena parte harzeko.

Bere aldetik,  Maria Ubarretxena alkateak zera alzadu du: Udalean enplegu plana dugu eta bere baitan kokatzen dugu Lanbai azoka. Ekimen honetan elkarlana sustatzen dugu beste eragileekin nahiz erakunde eta elkarteekin. Zentzu berean, gazteak Lanbai azokan parte hartzera gonbidatzen ditugu eta baita aurretik izango diren tailerretan.

Azokaren xehetasunak:

Aurtengo edizioan 50 enpresa eta erakunde inguru egongo dira. Horien artean, batzuk enplegu eskaintza egingo dute. Hori kontuan hartuta perfil desberdinen eskaera egongo da:  ingeneriak, enpresen administrazio eta zuzendaritzan graduatuak, lanbide heziketako teknikariak, ikus entzunezko komunikazioan adituak edota kazetariak, eta baita komertzialak eta ekintzaileak ere.

Enpresak batzuk lan eskaintza zehatzak ekarriko dituzte. Aurreko urteetan adibidez 25 kontratu inguru egin dira azokan eginiko elkarrizketak eta gero. Iaz 500 pertsona inguruk bisitatu zuten azoka.

Gauzak horrela, enpresek dituzten lan eskaintzak eta pertsonal beharrak partekatuko dituzte lan bila dabiltzan bisitariekin. Besteak beste, parte hartuko duten enpresa eta erakundeak ondorengoak dira: Adecco ETT, Aita Menni, Arteman, Catala Occidente, Danobat Group, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, IK4-Ikerlan, Ingeteam, Irizar edota Laboral Kutxa.

Azokak lau gune desberdin izango ditu: elkarrizketa gunea, formazio gunea, lan poltsetan izena emateko gunea eta beka gunea.

Egitarau zehatza
- Ekainak 6. Marka pertsonala; nola etekina atera lan elkarizketa batetan zure konpetentziak eta enpresak behar dituenak azalduz. Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan, 10:00etatik 13:00etara.
- Ekainak 7. Curriculuma eta lan elkarrizketak. Kulturaten, Informatika gelan, 10:00etatik 13:00etara.
- Ekainak 8. Hautaketa prozesuak. Kulturaraten, Jokin Zaitegi gelan, 15:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 9: Lanbai enplegu azoka. Garaia Berrikuntza Gunea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 11, eraikinean, arratsaldeko 14:45:00etatik 19:00etara.

 

 


Irakaskuntza unibertsitate zentroa