Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LANAk presentzia areagotu du nazioartean
Nazioarte mailan presentzia areagotzeko asmoz eta aukera desberdinak aztertu ondoren, Alemania esate baterako, 2005 urtean erabaki zen Txekiar Errepublikan planta berria irekitzea. Pisuzko arrazoien artean egon ziren lehen gaiak eta bertako merkatua.
Izan ere, lehen gaia Alemania, Austria eta Txekiar Errepublikatik ekartzen zen eta gainera herrialde hauetako merkatuetan sartzea izan da Lararen helburua. Horrela, 2007an ezarri ziren Zdirec nad Doubravo udalerrian, Europa mailako zerrategi handienetariko baten ondoan. Kooperatibatik adierazi duten moduan, "ezarpen honekin bi helburu bete ditugu: lehen gaia erraz eskuratzea eta gainera bezero berriengana iristea".
Txekiar Errepublikan kokatu den planta berriak 12.000 m2 ditu eta diseinuan kontuan hartu dira Oñatiko plantan erabilitako diseinu bera. Modu berean, etorkizunetan gauzatu daitezkeen proiektu berrietarako tokia ere utzi da.
Ekoizpen planta
Gaur egun 120 pertsona ari dira plantan lanean eta 2007an inauguratu zenetik Europako merkatura hubiltzeko eta presentzia sendotzeko helburua bete du.
Bi ekoizpen linea ditu plantak eta nagusiki egurrezko pieza desberdinak egiten dira, eraikuntza sektorera bideratzen direnak (kofratuak egiteko).
Alde batetik, Oñatin bertan fabrikatzen den hiru kapadun tableroa egiten da eta horrez gain egurrezko habeak ere egiten dira. Aurrera begira, fabrikazioa bikoiztea da helburua.
Dagoeneko plantak hamar urte bete ditu eta helburu estrategikoak ere finkatu ditu aurrera begira. Izan ere, erreferente bihurtu nahi da Alemania, Austria, Suiza, Italia eta Poloniako merkatuetan. Modu berean, beste herrialde batzuetara zabaldu nahi ditu salmentak, hala nola Australia, Hegoafrica edota Estatu Batuetara.