Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
LANA kooperatibak normaltasuna berreskuratu du

Iragan ostegunean, abuztuaren 22an, arratsaldeko seiak aldera alarma guztiak piztu ziren Oñatiko Lana Kooperatiban. Sute batek normaltasuna hankaz gora jarri zuen. Lantegi kanpoaldean dagoen serrautza biltegi batek su hartu zuen eta su garrek berehala hartu zuten indarra.
Biltegian serrautza prozesatu egiten da, hautsa kentzen zaio serrautzari eta pellet-a sortzeko erabiltzen du Lanak gaur egun, serrautzari bestelako etekina ateraaz. Hala, oraindik aztertzen ari diren arrazoiengatik, biltegiak su hartu zuen.
Zorionez, segurtasun neurriak ondo aktibatu ziren eta denak ondo baino hobeto funtzionatu zuen, baita suhiltzaileen interbentzio azkarrak ere. Hala, sua itzali bezain pronto, LANAko mantenuko langileak eta beste zenbait bazkide lanean hasi ziren, jo eta ke, ahalik eta azkarren lantegiak normaltasuna berreskuratu zezan.
Gaur normaltasunez lanean
Kalte ekonomiko arinak eragin ditu suteak eta gaur bertan makina guztiak normaltasunez piztu dituzte eta produkzioa sute aurreko maila berean ari zen. LANA kooperatibako ordezkariek esan digutenez, 'ikusgarria bai, baina zorionez, ez da ez kalte material larririk ez kalte pertsonalik izan'.