Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
LANA kalitate-ziurtagiria duen pellet-produkzioan sartu da buru belarri

Pellet-aren erabilera gorantz doa beste erregai tradizional batzuetako ordezko bezala.
Honela, LANA kooperatibak kalitate handiko pelleta ekoizten du, DIN+, ENplus eta PEFC ziurtagiridunak, hain zuzen. Apustu berri hau LANAren filosofiarekin bat dator, jarduera berri honekin enpresa handitzen baita, ingurumenarekiko jarduera begirunetsuak sustatu eta ongizate soziala bultzatuz.
Produkzioaren hondakina erregai eraginkorra sortzeko
Pelleta-a ekonomia zirkularraren filosofiarekin bat egiten du, produkzioaren hondakina baliatzen baitu beste batzuk baino merkeagoa den eta gutxi kutsatzen duen erregai eraginkorra sortzeko. Pellet-ak, gainera, kaltzio eta potasio ugari duten jatorri begetaleko errautsak sortzen ditu, ongarri edo gehigarri mineral bezala erabilgarri direnak.