Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lan poltsa ireki du HUHEZI fakultateak
Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko interesa duen edonork bere curriculuma bidali beharko du, maiatzaren 15a baino lehen.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko.
Arloak:
- Idazkaritza akademikoa.
- Ikasleen Arreta Zerbitzua (IAZ).
- Harrera zerbitzua.
- Teknologia zerbitzuak.
- Mantenimentua.
- Biblioteka.
- Finantza.
Beharrezko profilak:
- Diplomatu/ingeniari/lizentziatu/graduatua izatea.
- Euskaraz eta gazteleraz idatzizko zein ahozko maila ona izatea (euskaraz, EGA edo baliokidea). Ingelesez maila altua ere beharrezkoa izango da lan postu batzuetarako.
- Administrazio eta zerbitzuetako alorrean esperientzia izatea kontuan hartuko da.
Interesatuek bidali curriculuma, maiatzaren 15a baino lehen, ondoko helbidera:curriculumak.huhezi@mondragon.edu