Irakurriena
- 1. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 2. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 3. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 4. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 5. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 6. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 7. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 8. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 9. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 10. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
Lan-eremuan euskara erdigunera eramateagatik eta ikasleak trebatzeagatik aitortza jaso du Coprecik
Laneki erakundea 2001ean sortu zuten lanbide heziketako zenbait irakaslek. Euskaraz eskaintzen zen Lanbide Heziketako irakasleentzat ikas-materiala sortu, sustatu eta eskolak euskaraz eman ahal izateko edukiak lantzeko helburuarekin abiatu zen elkartea.
Gaur, 23 urteren ondoren, helburuak bere horretan jarraitzen du eta, era berean, egindako lanaren fruituak jasotzeko sasoia ere bada. Hala, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki erakundeak lan hori guztia balioan jartzeko ekitaldia antolatzen dute; aitortza ekitaldia, hain justu ere.
Duela 40 urte hasi ziren euskararen dimentsioan lanean Coprecin, hasieran borondatez, eta 1999tik aurrera Euskara Planekin
Aurten, Urnietan egin zen iragan ostiralean, eta MONDRAGON Korporazioko aterkipean dagoen Aretxabaletako Copreci kooperatibak aitortza jaso zuen.
Aitortza kolektiboa
Zenbait erakunde eta enpresa aitortu dituzte Urnietako ekitaldian, eta Copreciri dagokionez, urteetan egindako lana izan da saritu nahi izan dutena. Ekitaldia hiru helbururekin antolatzen da: batetik ikastetxeek egiten duten ahalegina saritzen da, ikasleei euren ikasketa ibilbide osoa euskaraz egiteko aukera eskaintzen dietelako, gainera ikasleei ere euskararen alde egiten duten hautua onartzen diete; eta hirugarren helburua, enpresak oholtza gainera eramatea izaten da. LH Dualaren kasuan, haien inplikaziorik gabe, emaitzik ez legokeelako.
Coprecik 1.500 langile ditu munduan, horietako gehienak Euskal Herrian, eta nazioarteko proiektu sendoa da
Copreci, euskararen bidetik 1980ko hamarkadatik
Coprecik 1.500 langile ditu munduan, horietako gehienak Euskal Herrian, eta nazioarteko proiektu sendoa da. Duela 40 urte hasi ziren euskararen dimentsioan lanean, hasieran borondatez, eta 1999tik aurrera Euskara Planekin.
Ordutik ildo estrategikoak ezarri zituzten eta, gaur egun, egunerokotasunean euskara da hizkuntza nagusia Aretxabaletako lantokian. Era berean, LH Duala proiektuarekin oso pozik daude Coprecin, batetik euskaraz formatzen jarraitzeko aukera eskaintzen dietelako ikasleei, eta bestetik laneratze prozesuan ikasle askorentzat erreferente bilakatu daitezkeelako.