Laguntzak adimen artifizialaren aplikazioa sustatzeko enpresetan

Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu aurten Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko euskal enpresetan.
Card image cap
2022/04/07

 SPRI Taldeak kudeatutako programa apirilaren 5ean ireki eta azaroaren 21ean amaitzen da. Ekimen honi esker teknologia honen eskaintza eta eskaera aktibatuko da Euskadin.

Iaz ekimen honek 86 enpresaren 96 proiektu babestu zituen eta bakoitzak 44.000 euro jaso zituen batez beste.

Laguntza-programaren helburua da Adimen Artifizialeko teknologiak ezartzeko proiektuak babestea, laguntzak banatuz zerbitzu zein konponbide komertzialetan Adimen Artifiziala aplikatzeko proiektuei. Proiektu horiek frogatu beharko dute Adimen Artifizialeko algoritmoak erabiltzen dituztela Machine learning, Deep learning eta Ikusmen Artifiziala bezalako esparruetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duen eta Adimen Artifizial Aplikatuaren arloan diruz lagun daitezkeen jarduerak garatu nahi dituen edozein pertsona fisiko nahiz enpresari zuzenduta daude Adimen Artifizial Aplikatuko programaren laguntzak.

100.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko laguntzak dira. Kontzeptu bakoitzerako dirulaguntzaren portzentajea % 50ekoa izango da.

Adimen artifizialaren esparru desberdinei buruzko jakintza berriak eskuratzeaz gain, posible izango da hardware eta software berrien erosketa finantzatzea, eta baita ere aholkularitza, ingeniaritza eta antzeko zerbitzuen kostuak.

Azken helburua da negozioaren produktibitatea hobetzea datuen analisi aurreratuan oinarritutako erabakiak hartuz.

Euskal enpresek aukera izango dute euren negozio-emaitzak hobetzeko algoritmo aurreratuak erabiliz, teknologia berri horiei buruzko ezagutza berriak eskuratzeko edo erabakiak datuetan oinarrituta hartzeko prozesuak indartzeko.

Artikulua hemen argitaratu da. https://www.spri.eus/