Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
LagunAroren Batzar Nagusia 2023
Udaberriarekin batera hasten dira kooperatibetako Batzar Nagusiak eta LagunAro, EPSV-k eman ohi dio hasiera denboraldiari. Hain zuzen ere, atzo izan zen Donostiako Kursaalean erakundearen Batzar Nagusia: 2022ko ekitaldiko kudeaketaren deskarguarekin hasi zen, “urte benetan zaila eta azken aldiko zailenetako bat izan dena”; egungo ikasturterako kudeaketa-plana aurkeztu zuten, “erakundearen kaudimen-marjina lehenbailehen berreskuratzera bideratua”; eta ekitaldi honetarako prestazioen eta kuoten proposamena ere bai. Puntu horiek bozkatu eta onartu zituen Batzarrak.
Era berean, erakundea egokitzera bideratutako estatutu-aldaketak ere egin ziren, bai eta Kontseilu Errektorearen zenbait jakinarazpen ere, osasun-laguntzako prestazioetan zerbitzu berriak sartzeari edo estatutuetan eta prestazioen erregelamenduan genero-tratamendua egokitzeari buruzkoak.
Kotizazio-sistema
Autonomoentzako kotizazio-sistemaren erreformari eta horrek LagunAro, EPSVn duen eraginari buruzko jakinarazpen informatibo bat ere egin zen. Ildo horretan, gogoratu behar da 2022ko uztailean onartu eta argitaratu zela Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Gizarte Segurantzako norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kotizazio-eredu berria, 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu dena. Ezartzen duen neurrietako bat da kotizazio-oinarria aukeratzeko aukera kentzea, eta kotizazio hori diru-sarrera guztien arabera egitea proposatzen du, ez bakarrik lan-etekinengatik, baita itzulketengatik edo kapitalaren interesengatik ere. Hori, LagunAroren ustez, “zuzendu beharreko akatsa da”.
Atzo batzarrean jakinarazi zen LagunArok hainbat gestio egin dituela kooperatiben errealitate espezifikoa, oro har, eta LagunAroren kolektiboarena, bereziki, kotizazio-sistema berri horretan kontuan har dadin. Eta adierazi zen “une honetan Gizarte Segurantzak gure aurreikuspen-sistemari kotizazio-sistema berrian eman beharreko tratamendu espezifikoa argitzeko zain” daudela.
Luis Mari Ugarteren azken Batzarra
Otro de los aspectos reseñables de esta junta fue el anuncio de la jubilación del director general de la entidad, Luis Mari Ugarte, el próximo mes de agosto, después de una etapa de 13 años al frente de LagunAro. Le sustituirá en el cargo Carlos Maza, actual secretario general de la entidad. Fue el momento más emocionante de la asamblea, con varios actos de reconocimiento a Ugarte –la proyección de un video sobre su trayectoria, un aurresku bailado por dos personas de LagunAro, y la entrega de una escultura conmemorativa– a quien el presidente quiso agradecer su “gran aportación en la modernización de LagunAro” y desearle lo mejor para el futuro.
Batzar honen beste alderdi aipagarrietako bat Luis Mari Ugarte zuzendari nagusiak abuztuan erretiroa hartuko duela iragartzea izan zen, 13 urtez LagunAroko buru izan ondoren. Carlos Mazak ordezkatuko du, erakundeko egungo idazkari nagusiak. Batzarreko unerik hunkigarriena izan zen, Ugarteri gorazarre egiteko hainbat ekintzarekin – bere ibilbideari buruzko bideo baten proiekzioa, LagunAroko bi lagunek dantzatutako aurreskua, eta oroitzapenezko eskultura bat –. Lehendakariak “LagunAroren modernizazioan egindako ekarpen handia” eskertu nahi izan zion, eta etorkizunerako onena opa zion.
Batzarrari amaiera Joxean Alustiza lehendakariak eman zion, eta adierazi zuen “garai gorabeheratsuak” direla, “gai sakonak” baitituzte esku artean, eta hiru gomendio eman zituen: “Neurriz jokatu, gure esku dauden gauzak ondo egin eta kanpotik egin behar diren gauzetan eragiten saiatu, eta egoera sakon aztertzea, gure ereduaren etorkizuneko gakoak ateratzeko. Eta, jakina, lanean jarraitzea urak bere bidera itzultzeko itxaropenez”.