Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
179 konpromisario bertaratu ziren Donostiako Kursaalen egin zen 2021eko lehen batzar horretara. Edizio honetako berrikuntzetako bat aurrez aurreko formatura itzultzea izan da (200 pertsonara mugatua). Halaber, streaming bidez jarraitzeko aukera ere eskaini zen; izan ere, 300 pertsona baino gehiagok horrela izan ziren bileran. Hori bai, segurtasun neurrien protokoloa zorrotz bete zen: maskararen erabilera saioan, segurtasun distantzia auditorioan eta ongietorri-pack bat FPP2 maskararekin eta gel desinfektatzailearekin. Eta erakundeko presidentearen lehen mezuak gogoan izan zituen Covid-19aren ondorioz utzi gaituztenak.
Hiru aspektu aipagarri: entitatearen bilakaera positiboa, LagunAro ereduaren egonkortasuna eta proposatutako aldaketen onarpena.
Covid aurreko normaltasunera itzultzeko beste parametro bat ekonomiaren hazkundearen aurreikuspena da; izan ere, hori bera islatzen du finantza merkatuen bilakaerak berak, batez ere ekitaldiko azken esprintean, eta espezialista guztiek aurreikusten dute ekitaldi honetarako, nahiz eta biztanleriaren txertaketa erritmoak asko baldintzatuko duen.
Batzarraren edukiari dagokionez, laburpen gisa, adierazi beharreko hiru alderdi. Alde batetik, LagunArok bilakaera positiboa izan du 2020ko ekitaldiaren azken zatian, eta horri esker urtea modu positiboan amaitu du, benetan onak izan diren inbertsioen errentagarritasun ratioarekin (% 3,29) eta kaudimen ratioarekin (% 15,2). Bestalde, 2021-2024 Plan Estrategikoa, zeinak LagunAroren eredua sendotu dela adierazten duen, nahiz eta prestazio guztien kudeaketan eragiten duten aldagai sozioekonomikoei buruzko ziurgabetasuna izan. Eta, azkenik, aho batez onartu ziren botaziorako aurkeztutako estatutu eta erregelamendu aldaketa proposamen guztiak, Genero indarkeriaren biktimen prestazio berria barne.
Beste ohar batzuk
Batzarrak hiru ordu inguru iraun zuen, eta denetarik izan zuen: ikus entzunezko pilulak (bat ekonomiaren bilakaerari buruzkoa, Eider Hurtado kazetariarekin eta Joseba Madariaga irakaslearekin; beste bat, infografia formatuan, LagunAroren prestazioen bilakaerari buruzkoa; eta hirugarrena, aldaketa proposamenei buruzkoa); lehendakariak eta zuzendari nagusiak ondo egituratutako eta komunikatutako diskurtsoak; aitorpen bat, txalo zaparrada eta guzti, kargua uzten duten bi errektoreei, (Javier Gorroñogoitia eta Luis Garitano); absentismo tasa murrizteko ahalegin kolektiboa egiteko beharra (% 6,7ra arte iritsi baita); eta Virginia Imazen begirada, zeinek batzarraren gainen ateratako "clown-klusioekin" batzarrari tonu komikoan amaiera eman zion.
Halaber, azpimarratzekoak dira beste honako alderdi hauek: batetik, Kontseilu Errektorea berritzeak lehen aldiz osaera paritarioa ekarri izana (6 emakume eta 6 gizon); bestetik, euskararen erabilera normalizatua Batzar Nagusian; eta, azkenik, eduki hain teknikoa duen horrelako bilera bat dinamikoagoa egiteko LagunAroko profesionalen taldeak egindako lan ona. Imazek berak esan zuen: "Jende serioa eta azkarra zarete, erantzukizun handikoa, baina ikusten dut baikorrak ere bazaretela, segurtasun distantziaren eta eskuen garbitasunaren aro honetan, Batzarrerako eslogana "Inoiz baino gertuago" aukeratu duzue. Hori baikortasuna da, bai horixe!".