Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
LagunArok Arrasateko egoitzaren erreforma integralari ekingo dio

LagunAroko eraikina, hirurogeita hamarreko hamarkadan eraikitako eraikina da, Álvaro Líbano arkitektoak diseinatua, eta LagunAro (gizarte-aurreikuspeneko sistema) eta Osartenen (prebentzio-zerbitzu mankomunatua) jarduerak hartzen ditu bertan.
"LagunArokoa Arrasateko eraikin enblematikoa dela esatera ausartzen gara. Edo, gutxienez, gure mutualista eta pentsiodunek asko bisitatzen dutenetako bat. Azken finean, nor ez da joan noizbait LagunArora azterketa mediko bat egitera?" aipatzen dute LagunArotik.
Erreforma integral horrek jardun bikoitza izango du. Kanpoaldekoa, fatxadan eta estalduretan, eraikin jasangarriagoa, eraginkorragoa eta irisgarriagoa lortzeko; barrualdekoa, berriz, espazioak hobeto aprobetxatzera bideratuko da, lankidetza-dinamika berriak txertatuz eta espazio atsegin eta beroa sortuz, bai bertan lan egiten duten pertsonentzat, bai bisitarientzat.