Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei

Jendetsua izan zen atzo Kursaalen egin zen LagunAro BGAE-ren ohiko Batzar Nagusia. Deitutako kooperatiben 1064 ordezkarietatik, 766k hartu zuten parte (541 bertaratuak eta 225 ordezkatuak).
Hasieratik, abiapuntuan egon zen LagunArorentzat mugarri garrantzitsua izan den 1/2025 Errege Lege-Dekretuaren baliozkotzea Espainiako Gorteetan. Dekretuak LagunAroren ereduaren berezitasuna aitortzen du, eta bere mutualistak autonomoen kotizazio-sistema orokorretik salbuesten ditu (2023tik ezbaian zen gaia baitzen). Carlos Maza, LagunAroko zuzendari nagusiaren hitzetan, aitorpen hori "entitateak denbora luzean jaso duen albisterik onenetako bat da".
LagunArok 30.000 mutualista, 15.963 pentsiodun eta 7.400 milioi eurotik gorako ondare-funtsa ditu gaur egun.
Ondare funtsaren (7.400M€) inbertsioei dagokionez, erakundeak %7,94ko errentagarritasunarekin itxi zuen 2024, inflazioaren (%2,8) oso gainetik. Kaudimena %7,4an gelditu zen eta horrek bide eman dio 2023an aplikatu ezin izan zen KPIaren araberako eguneratzea orain egiteari (dagoeneko aplikatutako %1az gain, beste %4,7 apirilaren 1etik aurrera). 220M€ bideratuko dira horretara eta ordainketa horien ostean kaudimena %4,05ean geldituko da.
2025erako aurrikuspenak
%5eko errentagarritasuna lortzea espero du LagunArok 2025ean, %2ren bueltako inflazio baten testuinguruan. Horrek kaudimen-maila %4,9an utziko luke, eta beste KPIaren pentsioak eguneratzeko bidea eman, beste behin.
Absentismo maila, %6,85ean ezarri nahi da (2024an %7raino igo zen), kontuan izanik 60M€ko gastua suposatzen duela urtero gai honek.
Carlos Maza: “Testuingurua ezegonkorra da, baina epe luze-ertaineko ikuspegia behar dugu. Mekanismo malguak dauzkagu eta talde profesional bikaina. Gure helburu nagusia, LagunAroren aurrikuspen ereduaren iraunkortasuna da”
Kooperatibei mezua
LagunAroren presidente Joxean Alustizak gidatu zuen Batzar Orokorra, eta hainbat mezuren artean, birkokatze sistemaren eta gai honetan kooperatibek izan beharreko jarreraren inguruko hausnarketa luzatu zuen itxieran: “Sistemarekin konpromisoa izan behar dugu. Konpromiso orekatua. Bestela ez da sistema sano bat izango eta esentzia galtzen amaituko du. Horregatik, LagunAro kooperatibetara hurbilduko da eta galdetu egingo die birkokatze eta kontsolidazioen inguruan, zein iritzi duten jakin eta datozen urteetarako erabakiak hartzeko”.