Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LagunAro-ren Osasun Laguntza atzerrian
Udan bete-betean sartuta, aspaldi plafinikatutako bidaiaz gotzatzeko garaia iritsi da. Eta LagunArok gogorarazten digu gure esku dugula osasun estaldura edo laguntza, beste bidaia aseguru batzuek eskaintzen dutenaren antzerakoa. Atzerrira bidaiatuz gero, edo eta seme alabak atzerrira ikasketak egitera bidaliz gero, LaguAroren txartelaz osasun laguntza jaso ahal izango da IMA Iberica-ren bitartez. Horretarako, txartelean azaltzen den telefono batera deitu besterik ez da egin behar (+34 913833066, bai osasuna arloko gaien inguruan galdetzeko, bai eta atzerriko asistentziaren gainean galdetzeko ere).
Erakundeak azalduko dizu "honako estaldurak soilik larrialdi eta gaixotasun kasuentzat direla, zure opor egonaldian gerta daitekeen egoera, beti ere hiru hilabete edo gutxiagoko egonaldietan, edo eta ikasketa bidaia batean egonez gero, urtebete edo gutxiagoko egonaldietan".
Baja medikoa eta oporrak
Sasoi honetan oso ohikoak izaten diren galderei erantzunez, posible da baja medikoaz oporretan joatea edo zure ohiko etxebizitzatik kanpo gaua igarotzea? Bai, posible da. Beti ere bi baldintza betetzen badira. Batetik, "opor sasoian zure patologiarekin bat datorren bizitza eginez gero eta zure errekuperazioari kalterik eragiten ez badio".
Bestalde, "eskaera idatziz egin behar da, eta bertan adierazi behar da, norbere ardurapean, oporraldia eskatzen duela". Eskatu daiteke kooperatibako Giza Baliabideetako departamentuan edo eta kooperatibako Zerbitzu Medikuan.
Hala, bi baldintza horiek betetzen badira, "bajaz dagoenak oporrak kobratuko ditu eta ez lanerako ezintasun prestazioa".