Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LagunAro, EPSVren Batzar Nagusia uztailaren 8an egingo da telematikoki
LagunAro, EPSVren Ohiko Batzar Orokorra martxoaren 24rako aurreikusita zegoen hasieran, baina COVID-19 delakoaren ondoriozko pandemiaren ondorioz, Erakundeko Kontseilu Errektoreak bilera atzeratzea erabaki zuen, osasun-agintarien egoera eta gomendioek posible egin arte.
2020ko Ohiko Batzar Orokorraren deialdi berria 2020ko uztailaren 8rako finkatu da, eta baliabide telematikoen bidez egingo da.
Berrikuntzen proposamena
Batzar Orokorrari helarazten zaion erabaki-proposamenari dagokionez, esan behar da zenbait berrikuntza aurkeztu dituela martxoan hasieran aurreikusitakoari dagokionez, guztiak ere Covid-19ren ondoriozkoak.
Horrela, adibidez, aurkezten den kuota-proposamenean bi aldaketa nabarmen gehitu dira. Alde batetik, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean egongo da indarrean (aurreko dokumentuan ezarritakoaren aldean, hau da, 2020ko apirilaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean).
Bestalde, banaketa-prestazioak finantzatzeko proposatutako kuotetan zenbait aldaketa egin dira, COVI-19 eredua prestazio jakin batzuetan (Enplegurako Laguntza eta Aldi Baterako Ezintasuna, nagusiki) eragiten ari den eragina kontuan hartuta. Nolanahi ere, kuota partzial batzuk doitu arren, banaketa-prestazioak finantzatzeko kotizazio osoa oraingo maila berean mantentzen da (% 12,77).
Era berean, komeni da aipatzea gai-zerrendan (5. zenbakia) puntu berri bat sartu dela, Batzar Nagusiak berak Kontseilu Errektoreak premiazko izaeraz hartutako zenbait erabaki berresteari begira, COVID-19 delakotik eratorritako egoera honen hasieran, kooperatibetan duen eragina arintzearren (Egutegi Mugikorraren estaldura onartzea, enpleguari lotuta).
Bestalde, 4. puntuan jasotako estatutu- eta araudi-aldaketen proposamenen artean (hasieran martxorako aurreikusitako Batzar Orokorrari begira aurkeztu ziren proposamen berak), nabarmentzekoa da LagunArok emandako Erabateko Urritasun Kualifikatua (DPTC) prestazioari buruzkoa, hura eguneratu eta egokitzeko helburua duena, baita horretarako baliabideak eraginkorragoak izatea ere.
Beste bi aldaketa proposamenak ez dira hain garrantzitsuak.
Batzar Orokorrari buruzko informazio guztia erakundearen web orrian dago (www.lagunaro.es).