LagunAro, EPSVko Batzar Nagusia normaltasunez burutu zen

Gai desberdinak eta garrantzitsuak jorratu ziren martxoaren 21ean Kursaalean burutu zen LagunAro, EPSVko Batzar Nagusian.
2018/03/23

Lehendabizi 2017ko kudeaketarekin loturiko datuak eta emaitzak ezagutzera eman ziren eta horretarako bi bideo bistaratu ziren, aipatutako datuak zehatz mehatz adierazteko. Ondoren, Luis Mari Ugarte zuzendari orokorrak hartu zuen hitza eta 2018ko Kudeaketa Planaren aspektu esanguratsuenak azaldu zituen.

LagunAro-Batzar Orokorra 2018

Bigarren zatian, Errektore Kontseiluak Batzar Nagusiari eginiko araudiaren aldaketa proposamenak aztertu ziren. Proposamen hauen artean, erakundearen pentsio sistema eta Enpleguari Laguntzaren prestazioan aldaketak egitea jasotzen da.

Pentsio sistemarekin lotuta dagoen proposamenari dagokionez, pentsio eskubideen eguneratzea jaso zen. Horrela, erakundearen araudian, testuinguru konplexuetan kaudimen eskasia dagoen kasuetan aplikatuko diren neurriak jasotzea da helburua.

Enplegu laguntza

LagunAro-Batzar Orokorra 2018

Enplegu laguntzarekin zerikusia duten proposamenak direla eta, lehendabiziko proposamena prestazio honen finantzaziorako mekanismoen argibiderekin lotuta dago. Eta bigarrenaren bitartez prestazio honen kudeaketan parte hartzen duten eragile guztien betebehar eta eskubideak argitzea zuen helburu, hau da: kooperatibak, langabezia estrukturalean dauden mutualistak eta LagunAro bera.

Proposamen bakoitzaren azalpena egin ondoren, eta neurri zehatz bati eginiko kontrako argudioak entzun ondoren, Errektore Kontseiluaren aldetik banan-banan onartu ziren proposaturiko araudiaren aldaketak.

LagunAro-Batzar Orokorra 2018

Batzarra bukatzeko gogora ekarri zen erakundearen 50. urteurrena, 2017an zehar ospatu dena. Horretarako, urtemuga dela eta egin zen bideo korporatiboa bistaratu zen eta oso momentu hunkigarria izan zen bertan bildu zirenentzat.

Kooperatibisten babes soziala