Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LagunAro EPSV: Batzarra atzeratu eta Koronabirusarekin lotutako neurri berriak hartu ditu
LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak, martxoaren 13ko arratsaldean egindako bilkura berezian, zenbait erabaki hartu ditu, “ohiz kanpokoak”, koronabirusarekin zerikusia dutenak. Lehenik eta behin, Batzar Orokorra martxoaren 24an atzeratzea aurreikusi da; bigarrenik, Enplegurako Laguntzaren estaldura berri bat onartu da; hirugarrenik, lan-istriputzat jotzen da COVID-19 delakoak eragindako isolamendu- edo kutsatze-aldiak; eta, azkenik, hurrengo asterako aurreikusitako mediku-ikuskapenak baliogabetu dira. Hona hemen erabaki horietako bakoitzaren xehetasun batzuk.
MARTXOAREN 24RAKO AURREIKUSITA ZEGOEN LagunAro, EPSV-REN BATZAR NAGUSIA BERTAN BEHERA UTZI DA
Hainbat aukera baloratu eta gero, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen argibide eta jarraibideei jarraituz (Osasuna, Segurtasuna, Ekonomia eta Ogasuna…), LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak, 2020ko martxoaren 13an egindako ezohiko saioan, erabaki du Erakundearen Batzar Nagusia atzeratzea; berez, martxoaren 24an egitea aurreikusita zegoen (Batzarra egiteko data jartzea falta da).
Edonola ere, Batzar Nagusia egin arte Erakunde honen funtzionamendu arrunta bermatzeko helburuarekin, Kontseilu Errektoreak oinarrizko eta beharrezko erabaki hauek hartu ditu:
- Prestazioen Erregelamenduko 88. artikuluan xedatutakoaren arabera, pentsio eredu berriaren menpeko mutualista aktiboek erretiro pentsiorako sortutako eskubideak eguneratzea onartzea (3. Tarifa), baita eredu horretan sortu ahal izan diren pentsioetarako sortutakoak ere, %0,8ko portzentajearekin, hau da, 2019. urteko KPIarekin, edo erreferentzia horren %70ekin, kasu bakoitzean dagokion ereduaren arabera. Eguneraketa hori 2020ko apirilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
- Gaur egungo kuoten eta prestazioen aplikazioa luzatzea, zeinak, 2019ko Batzar Nagusian hartutako erabakian oinarrituta, 2020ko martxoaren 31ra arte egon behar ziren indarrean. Ondorioz, gaur egungo kuotek eta prestazioek indarrean jarraituko dute 2020ko apirilaren 1etik aurrera,
- LagunAro, EPSVren 2020ko Batzar Nagusia egin arte. Hori guztia, LagunAroko Tarifa eguneratzea eragotzi gabe, aurreikusita zegoen bezala, apirilean, 2019ko KPIarekin (%0,8).
Hasieran martxoaren 24rako aurreikusita zegoen Batzar Nagusiari buruzko dokumentazioari dagokionez, konpromisarioek dagoeneko jasota dutelarik, gordetzeko eskatzen dugu, besterik adierazi arte.
ENPLEGU LAGUNTZAKO ESTALDURA BERRI BAT ONARTZEA (EGUTEGI MUGIKORRA) COVID19 KORONABIRUSAREN ONDORIOZ
Koronabirusaren eraginez eratorri den egoera berezia dela eta, kooperatibetan geldialdi koiunturalak eragin ditzakeelarik, LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak erabaki du kooperatibei Enplegu Laguntzako prestazioan sartzeko plan berezi bat ezartzea, Egutegi Mugikorraren modalitatean.
Planak iraupen mugatua izango du denboran, Kontseilu Errektoreak erabakiko duena, epidemiaren bilakaeraren arabera, eta zabalik dago Kooperatiba guztientzat, beharrezkoa izan gabe Prestazioen Erregelamenduan araututako baldintza betetzea, hau da, Enplegu Laguntzako prestazioan sartzeko euren aurrerakin maila %95etik behera derrigor bete beharrik gabe.
Ondorioz, koronabirusaren eraginez euren jarduera osorik edo partzialki gelditu behar duten (agintari publikoek erabakitako lantoki edo atal jakin batzuk ixtea, edo jardueraren geldialdiak hornidurarik ez dagoelako, edo bezeroak gelditu direlako) kooperatiba guztiek eskuratu ahal izango dute estaldura hori (ez dagokie estaldura horretan sartzea baldin eta jardueraren geldialdiak edo etenak prebentzio neurri moduan euren borondatez hartutako erabakien ondorio badira).
Halaber, Kontseilu Errektoreak erabaki du gure Enplegu Laguntzako prestazioaren printzipio orientatzaileak mantentzea, hau da, Prestazioen Erregelamenduaren 73. artikuluan frankizia eta kofinantzaketarako ezarritako kontzeptuak eta portzentajeak aplikatu beharko dira, nahiz eta maila espezifiko batzuk ezartzen diren Aurrerakin Mailaren %95etik gora kokatzen diren kooperatibentzat (zehazki, frankizia eta kofinantzaketako lau maila osagarri ezartzen dira, kooperatibaren Aurrerakin Mailaren arabera): %95 eta %100 artean; %100 eta %105 artean; %105 eta %110 artean; eta %110etik gora.
Halaber, LagunAro, EPSVren jarduerak gidatu behar dituen koerantzukizun printzipioari erantzunez, estaldura horretan sartzeko eskatuko da egutegiko ordu malguen aurreko poltsak kontsumituta izatea, baita erabilera libreko edo oporretako egunen zati bat ere. Gogoan izan Egutegi Mugikorreko prestazioaren oinarrian dagoela epe jakin batean lanaldia bertan behera uztea edo murriztea (eskuarki, 6 eta 6 hilabete), berreskuratzeko epea amaitu ondoren galdutako orduen saldo garbia langabezia-prestazio gisa likidatuko da.
Horrez gain, Kontseilu Errektoreak erabaki du baita ere koronabirusaren eraginez sortutako egiazko langabeziako orduak, langabezia estrukturalean deklaratutako pertsonengan (horietako gehienak beste kooperatiba batzuetan birkokatuta daude), ez direla konputatuko langabeziaren estaldura kalkulatzeko gehieneko aldiari dagokionez, zeina gure Prestazioen Erregelamenduan araututa baitago.
Kontseilu Errektoreak onartutako Plan berezi hau, indarraldi mugatua izango duena, Batzar Nagusian berresteko aurkeztuko da.
COVID-19 KORONABIRUSAREN ONDORIOZKO BAKARTZE ALDIAK EDO KUTSATZEAK LANEKO ISTRIPUTZAT HARTUKO DIRA
Joan den martxoaren 4an, LagunAro, EPSVtik informazio zirkular bat bidali genuen, adierazteko zer egin COVID-19 koronabirusaren ondorioz osasun laguntza behar baldin bazen.
Komunikazio horretan, halaber, esaten zen erakunde publikoak arduratuko zirela infekzioaren susmo baten aurrean jarraitu beharreko prozesua zehazteaz, dagokionez bakartzeko prozesua ezarriz, edo aldi baterako ezintasuneko bajaren partea emanez, kontingentzia arruntagatik.
Ildo horretan, jakinarazi nahi dugu martxoaren 10ean Ministroen Kontseiluak argi berdea eman ziola Errege-Lege Dekretu bati, hainbat neurri ezarriz COVID 19ak erasandako pertsonen osasuna hobetzeko. Neurri horien artean sartzea da bakartze prebentiboan dauden pertsonak (osasun agintaritza eskumendunak deklaratutakoak) zein birusarekin kutsatu direnak, Aldi Baterako Egoeran daudela joko dela, kontingentzia profesionalera asimilatuta (Lan Istripua).
LagunArori dagokionez, lan istripuaren kontsiderazio horrek ez du eraginik mutualistek Aldi Baterako Ezintasunagatik jasotzen duten prestazio ekonomikoan, izan ere, LagunAroko prestazioa bi kasuetan berdina da (sistema publikoak ematen duena baino handiagoa, baita kontingentzia profesionaleko kasuetan ere).
Gainera, Gizarte Segurantzatik jakinarazi digute kontingentzia profesionalerako asimilazio hori soilik gertatzen dela Aldi Baterako Ezintasunaren prestazio ekonomikoari dagokionez, eta, ondorioz, lan istripuen parteak ez dira DELTA/IGATT sistemaren bitartez jakinarazi behar. Halaber, ez da beharrezkoa kooperatibak/LagunArok baja-alta parteak ematea, erakunde publikoetan bertan kudeatuko direlako.
DATORREN ASTERAKO AURREIKUSITA ZEUDEN AZTERKETA MEDIKOAK BERTAN BEHERA UZTEA
Prebentzio neurri moduan, datorren astelehenetik aurrera, martxoak 16, azterketa medikoen zerbitzua bertan behera utziko da.
Ondorioz, harremanetan jartzen ari gara datozen egunetan hitzorduak aurreikusita zituzten pertsonekin, horiek bertan behera uzteko. Edonola ere, Aldi Baterako Ezintasun egoeran dauden pertsonen jarraipena mantenduko da, baina beste bide batzuetatik (oro har, jarraipena telefonoz egingo da).