LagunAro, aro berriari so

Etorkizunera begira jarri da LagunAro, behin Diputatuen Kongresuak bere berezitasuna aitortuta, 2024ko ekitaldi-itxiera positiboa finkatuta eta etorkizun hurbilerako asmoak zehaztuta. TU Lankide aldizkariaren 632. zenbakiak LagunAroren 2028rako bide orrian sakondu du.
Card image cap
2025/03/20

Diputatuen Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzea – eta, ondorioz, Gizarte Segurantzaren ordenamenduan tratamendu espezifiko batekin sartzea – oso albiste positiboa da. Are gehiago kontuan hartuta 2022an onartutako Langile Autonomoen Araubide Bereziaren (RETA) erreformak arriskuan jartzen zuela LagunAro gaur egun ezagutzen dugun bezala egotea, mutualisten kolektiboa Gizarte Segurantzan kotizatzera behartzen baitzuen lan etekinen % 100agatik eta kapital higigarriaren etekinengatik.

Esan daiteke entitateak bere etorkizuna argitu duela eta etorkizunari begiratzen diola bere ereduaren oinarri diren gakoetatik: Gizarte Segurantzarekiko lankidetza, kudeaketako lehiakortasuna, gobernantza demokratikoa, gardentasuna eta erantzukidetasuna. Kooperatiben arteko lankidetzarako eta elkartasunerako mekanismo nagusietako bat da LagunAroren proiektua, eta gaur egun 30.000 mutualista baino gehiago biltzen ditu, 117 kooperatibatakoak, osasun laguntzaren 58.000 onuradun baino gehiago, 16.000 pentsiodun, prestazioen katalogo zabal bat eta 7.400 milioi euro baino gehiagoko ondare funtsa dituelarik.

TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian LagunAroren etorkizuneko erronkei jarri zaie arreta.

Esteka honetan klik eginez sar daiteke monografikora:
https://www.tulankide.com/eu/bereziak/lagunarok-bere-etorkizuna-argitu-du_632

por eus 2.png

Kooperatibisten babes soziala