Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur

Gaur, 16:00tan, LagunAro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du 2023ko ohiko hitzordua itxaron gabe, Errektore Kontseiluak garatu duen eta Aldi Baterako Bazkideentzat (LagunAroren ikuspuntutik iraupen jakin bateko mutualistak) eskainiko den estaldura eredu berria aztertu, eta kasuan kasu, onartzeko helburuarekin.
Azken urteetan zehar, erakundea gai honen berrikuspen posible bat aztertzen aritu da, azken hilabeteetan garrantzia handiagoa hartu duen arren, kooperatibek aldi baterako bazkide figura honen erabilera areagotu duten heinean. Hori dela eta, Errektore Kontseiluak Ezohiko Batzarra egitearen erabakia hartu du, 2023ko martxoan egitea aurreikusten den Ohiko Batzarra itxaron gabe.
Erakundearen garapena
Horrez gain, Batzar hau baliatuz, Erakundearen egungo egoeraren berri emango da, merkatuen garapen negatiboaren eta inflazioaren ondorioz Erakundearen pentsio sistemaren kudeaketan konplikatua izaten ari den 2022aren lehen aldia igarota dela.
Errektore Kontseiluak garatutako proposamenaren informazioa: https://www.lagunaro.es/ataria2/ezohiko-batz-2022/erabaki-proposamena