Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia

Laboral Kutxa anbizio handiko prozesu berritzaile batean murgilduta dago, Zentzua izenekoan. Helburua, nortasuna, balioak eta interes-taldeekiko (langileak, bezeroak eta gizartea) konpromisoei buruzko gogoeta egin nahi du bere pertsonekin. Azken batean, erakundearen zentzuari buruz.
Prozesu horretan erakundeko ehunka pertsona ari dira parte hartzen – guztiek parte hartuko dute –, eta hausnarketa-dinamikak sortzen ari dira, esperientziak eta bizipenak partekatzeko dinamikak. Dinamika horiek oso interesgarriak izaten ari dira, eta konplizitateak sortzen ari dira, eta, aldi berean, pertsona eta erakundearen arteko lotura bizia sortzen dute. Lotura emozional horiek oso indartsuak dira, bai harreman pertsonalen esparruan, bai enpresa-arloan, eta funtsezkoa da erakundeen eta haien pertsonen arteko elkar ulertzea.
Otsailaren amaieran egindako tailerrean sartu zen TU Lankide, eta lantaldeko gainerako kideekin batera, Zentzua esperientzia bizitzeko aukera izan zuen.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa
MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa (MISE)
Dibisioen atalean, Marijo Pagaldai elkarrizketatu da, MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko lehendakariordea. Dibisioa bederatzi kooperatibak osatzen dute, eta horien helburua enpresei eta pertsonei askotariko sektoreetan zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzea da. Pagaldaik talentuaren garrantzia azpimarratu du elkarrizketan: "Nazioarteko talentuaren bultzatzaile izateaz gain, tokiko talentuarentzat erakargarriak izan behar dugu", dio.
Elkarrizketak
Elkarrizketekin jarraituz, Irati Jimenezek Leire Mugerza MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidentea elkarrizketatu du. Kargu horretara iritsi den lehenbiziko emakumeak, naturaltasunez eta gardentasunez hitz egiten du eguneroko lanari eta etorkizunari buruz, legatuari eta utopiari buruz, entzuten duena entusiasmatzeko moduko entusiasmoarekin eta edonor konbentzitzeko moduko konbikzioarekin.
Dagoeneko ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Irati Preciado Eroskiko Urdaitegi eta Harategiko profesionala da Lanbidea ataleko protagonista eta Albina Stardust Euskal Kulturan.
Goian aipatutakoez gain, beste irakurketa, iritzi eta bitxikeria batzuez gozatzeko aukera izango da TU Lankideren 628. zenbakian.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa