Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Laboral Kutxaren kanpaina berrian 12 bazkide-langileren ahotsa da protagonista
Honez gero entzun eta ikusi dituzu Maria, Asier, Iosu edo Zuriñe, 1.200.000 lagun biltzen dituen familiako kide izatearen harrotasuna azpimarratzen irrati, telebista edo interneteko iragarkietan. Zertan sinesten duten kontatzen. Laboral Kutxaren balioekin bat egiten, gizartea eraldatzeko.

'Zentzua' ekimena
Laboral Kutxaren Zentzua proiektua asmo handiko ekimen berritzailea da, eta proposituari, balioei eta konpromisoei buruz sakon hausnartzea du helburu. Proiektu honek Laboral Kutxa osatzen duten pertsona guztiak inplikatzen ditu, elkarrizketa dinamikak sortuz eta pertsonen eta erakundearen arteko lotura emozionalak indartzen dituzten esperientziak partekatuz.
Bide honetan, Laboral Kutxak bere nortasun kooperatiboa interes-taldeen asmoekin lerrokatu nahi du, langileak, bezeroak eta gizartea aintzat hartuta, legatu kooperatiboak testuinguru aldakor batean biziraungo duela ziurtatzeko. Azken finean, jasangarritasunean, gizarte-ongizatean eta komunitatearekiko konpromisoan oinarritutako ikuspegia mantentzea erdietsi nahi da.