Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
LABORAL Kutxaren Banka Mugikorrak marka guztiak hautsi ditu udan
Bezero guztiei kanal anitzeko zerbitzu eraginkorra eskaintze aldera LABORAL Kutxak azken hilabeteetan abian jarri dituen ekintzen ondorio dira emaitza horiek.Lehen ekintza ekainean jarri zen abian, online bankaren orrialde berria hobetzeko xedearekin. Responsive diseinua ezarri zitzaion, intuitiboagoa eta arinagoa izateko. Horrela, bezeroak egunerokoan gero eta gehiago erabiltzen dituen gailuetara egokitu daiteke weba.
Ildo berean jarri zen abian Goazen kanpaina ere, hainbat udalerritako herritarrek wifi sare librea eta banda zabala erabiltzeko aukera izan dezaten udan.
Goazen kanpainaren emaitza onak
LABORAL Kutxaren online banka berria plazaratzearekin batera jarri zen abian kanpaina.Entitateak edonoren eskura jarri zuen haririk gabeko konexioa Andre Maria Zuriaren jaietan (500 sarrera) eta Groseko hondartzan (2.500) uztaileko bigarren hamabostaldian.Erabiltzaileek aplikazio berria behera kargatzeko aukera izan zuten, horren bidez banku-eragiketak egiteko eta, aldi berean, argazkiak eta bideoak doan elkarbanatzeko.
Ekimenak izan zuen emaitza bikaina ikusita, entitateak kanpaina luzatu eta udalerri gehiagotan eskaini nahi du zerbitzua.Zalantzarik gabe, herritarrek erraztasun gehiago nahi dituzte eguneroko lanak teknologia berrien bidez kudeatzeko.
Horregatik, LABORAL Kutxak bezeroen esperientzia hobetu nahi du eta banka mugikorra eta sukurtsaletako zuzeneko arreta uztartuko dituen zerbitzua eskaini, etenik gabe, egin nahi dituzten izapideak errazago eta arinago burutu ditzaten.